martes, 10 de mayo de 2016

KIMBERLY CASTRO PEREIRA - HELBURUAK

HELBURUAK: Ba al du gertatutakoak erlazioarik zentroko helburuekin?

Atal hau aztertzen hasi baino lehen, zentroko helburuak zeintzuk diren aipatu beharra dago; adibidez:
  • Ikasleen artean bizikidetza arauak sustatu.
  • Irakasle-ikasle erlazioa bultzatu.
  • Ikasle-ikasle erlazio egokia sustatu.
  • Euskararen erabilera sustatu.
  • Hezkidetza plana garatu.
  • Ikasleei formakuntza eta prestakuntza eskaini.
  • Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera egokia bultzatzea irakaste- eta ikaste-prozesuan.
  • Ikasleak goi-maila lortzeko bidean jarri

Hauek, ikastetxearen helburu batzuk baino ez dira, beste asko eta asko baitaude. Hau kontuan izanik, esan beharra dago, gertatutakoak ez duela zentroaren helburu batzuekin bat egiten; bi hauekin hain zuzen ere: ikasleen artean bizikidetza arauak sustatu eta metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera egokia bultzatu.

Lehenengoari dagokionez, aipatu beharra dago, egoera honetan ez dela betetzen; batez ere errespetuaren aldetik. Egoeraren azalpenean argi ikus daitekeenez, ikasle hauek ez dute inolako errespeturik adierazten jatetxearekiko eta, berez, eskolak, bizikidetza arauen bitartez, ikasleei errespetuaren garrantzia transmititu behar diete; baita momentu oro portaera egokia zer-nolakoa izan behar den ere. Bigarren helburuari dagokionez, argi ikus daitekeenez baita ere, ikasleak ez dute jatetxeko materiala (aulkiak eta mahaiak) era egokian erabiltzen eta hau ere eskolako helburuen barnean sartzen da: materialak eta edozein motako baliabideak era egokian erabiltzen jakitea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo, noski. Beraz, aurretik aipatu dudan bezala, bi zentroko helburu hauek ez dira betetzen.

Ingurunea - Iker Abal Zabala

INGURUNEA. Ikusten al duzue erlaziorik ingurunearekin (ingurune administratiboa, ingurune hurbila)?
Eskola Basaurin kokatuta dago, herri handia eta kultura desberdinetako biztanleez osatuta. Eskolak ordea, itunpekoa denez, ikasle gehienak maila sozioekonomiko antzekoa dute eta kultura berdinekoak dira. Esan beharra dago, azken urteotan egoera hau aldatzen joan dela eta kultura desberdinetako ikasleak joan direla.
Hau guztia dela eta, egoera hau, ingurunea eskolaren arteko elkar-eragina irudikatzen dela esan dezakegu. Izan ere, eskolan kultura berdineko jendea dagoenez, bidaia ez da bat-bateko erabakia, helburu zehatz bat dauka: kultura berri bat ezagutzea eskolan dauden kultura aberasteko.
Ikastetxeak itunpekoa izateak badauka ere bere adierazlea nire egoeran; alabaina, ikastetxea ordaintzeko familiek izan behar duten izaera sozioekonomikoa erdi-goi mailakoa izan behar denez, bidaia ordaintzeko diru nahikoa dutela esan genezake.

Kultura - Iker Abal Zabala

KULTURA. Zer nolako kultura mota (balioak, lan egiteko ohiko moduak…) antzeman daitezke gertakizun honen azpian?
Gertakizun honen azpian eskolako balore eta ohitura desberdinak aurkitu genezake. Ohiturei erreparatuz, hauek nire irakaslean antzematen ditut. Izan ere, irakaslea gizon jakintsu eta atsegina zen eta lapurtu zigutenean lasaitasuna eta hurbiltasuna transmititu nahi zuen beraren hitzekin.

Hortaz, irakaslea lan indibidualaz aparte, enpatia eta laguntza sustatu nahi zuenez, nire eskolaren lan ohitura, lan kooperatiboan oinarrituta dagoela esan genezake.
Bestetik, egoeran agertzen ez den arren, irakasteko ohituretan oinarrituz, irakasleek haien irakasteko modua eskolako helburuekin bat zetorrela esan genezake; irakasten zutena gogotsu azaltzen zuten, zalantza guztiak argitzen zituzten, ikasleekin harreman estuak zituzten eta pazientzia handia zeukaten. Amaitzeko, zigorra erabiltzen zuten jarrera desegokiak ikusten zituztenean.

Teknologia - Iker Abal Zabala

TEKNOLOGIA. Zein(tzuk) erlazio bila daite(z)ke kasu honetan?
Egoera kontuan hartzen badugu, ez da teknologiarik agertzen. Izan ere, teknologia justifikatutako ekintza bat da non helburu bat lortzeko balio duena. Gainera, ikasle guztientzako balio du.
Kasu honetan ez dagoenez irtenbide teknikorik lapurretarako; hau da, ez dago erantzun egonkorrik ziurtatzen diguna lapurtutakoa itzuliko digunik, irakasleak ez zuten behar bezala jokatu, inon ez zen agertzen nola jokatu behar zutelako. Diruaren itzulketa bermatuko zuen mekanismorik egongo balitz, ziur asko irakasleek egin egingo zuten.
Bestalde, bidaia bat izanda eta ikasleak irakasleen ardurapean egonda, hauek adi egon behar dira joan diren guztiak bertan egoteko. Horretarako, irakasleek erabili zuten prozedura: "lista pasatzea autobusean sartu baino lehen", teknikoa da. Izan ere, nahiz eta irakasleak edo ikasle taldea aldatu, emaitza berdina izango zen, ikasleen kopurua neurtu.

Egitura - Iker Abal Zabala

EGITURA. Zer esan genezake kasu honetan egituren eraginkortasunari buruz?
Egitura eraginkorra ez dela esan dezakegu, irakasleen helburuak finkatuta egon arren, lapurreta gertatu zelako. Honekin jarraituz, irakasleen rola babestea eta irakastea zen. Hasieratik esaten zuten bezala, bidaia aprobetxatzea, gauza berriak ikastea eta kontuz ibiltzea lapurretekin transmititu nahi zuten.
Gogoratzen dut ere, arazoa (lapurreta) konpondu gabe geratu zela. Itzuli ginenean inork ez zuen arazoari irtenbide positibo bat bilatu, ezta zuzendaritza, ezta hezkuntzako beste profesional batzuk ere. Erantzukizuna batetik bestera pasatzen zuten, inork ardura hartu gabe. Gainera, gurasoak azalpenak bilatu zituzten baina inork ez zien erantzunik eman.

Nire ustez hau guztia gertatu zen eskolaren eta irakasleen prestakuntza faltagatik egoera hauen aurrean. Argi dago, irakasleak eta ikastetxeak ez zekitela hau gertatuko zela baina irtenbide postibo bat bilatu behar zuten, ikasleek haien gauzak berreskuratzeko edo bakarrik lapurtu zieten dirua kobratzeko.

Baliabideak - Iker Abal Zabla

BALIABIDEAK: giza baliabideak, baliabide materialak (espazioa eta material didaktikoa) eta baliabide funtzionalak (denbora, dirua eta prestakuntza). Nola erabili dira kasu honetan?

Hiru baliabide mota:

    Pertsonalak: Hauen artean hurrengoak agertzen dira: Irakasleak, eskolako tutorea eta heziketa fisikoko irakaslea. Haien funtzioa ikasleak kontrolatzea, eta  herrialde berri baten kultura irakastea zen. Honen adibidea ikusi dezakegu Erromako anfiteatroa, David de Miguel Angel… ikusi genuenean. Ikasleak,  DBH 3. mailan geunden ikasleak. Egoeran agertzen ez den arren zuzendaritzak eta gurasoek parte hartzen dute. Gurasoak zuzendaritzara joaten dira, gertatukoari buruz erantzunak bilatzeko.


  • Materialak: Eskola ingurua ez da argi ikusten, ikastetxetik kanpo gertatzen den egoera bat delako. Esan dezaket, Italiako eraikuntzak irakasleek erabiltzen duten material didaktikoa izan daitekeela. Autobusa ere materialen barruan sartu litzateke, eskolarena delako.


    • Funtzionalak: Lapurtu ziguten ia guztia dirua zen, egoeran esaten dudan bezala arropa, mugikorrak, dirua, entzungailuak… Horretaz gain, bidaia, gurasoek ordaindu zuten, hau da, ikastetxeak ez zuen parte hartu gastuetan, bakarrik irakasleen bidaiak ordaindu zituzten. Denborari dagokionez, nire ustez autobusetik jaitsi ginenetik berriro bueltatu ginenerarte igaro zen denbora izango litzateke. Formakuntzari dagokionez, irakasleak ez zuten formakuntza egokia bidaia hauek egiteko eta egoera hauei aurre egiteko, izan ere, arazo larri hau gertatu zenean ez zekiten guztiz ondo zer egin behar zuten.

    Helburuak - Iker Abal Zabala

    HELBURUAK. Ba al du gertatutakoak erlaziorik zentroko helburuekin?
    Egoera honen bitartez, eskolak hainbat helburu dituela ikusi dezakegu: Ikasleriaren erabateko formakuntza, elkarbizitza sustatzea, kultur aniztasuna lantzea eta bermatzea eta errespetu jarrerak garatzea.
    Alde batetik, ikasleriaren erabateko formakuntzari eta kultur aniztasunari dagokionez, eskolak Italiara joateko erabakia hartu zuen, historia eta kultura anitzeko eta hizkuntza desberdineko herrialdea delako eta beraz, ikasleek euren etorkizunerako erabilgarriak izango diren jakintzak barneratzen dituztelako.
    Beste alde batetik, elkarbizitza sustatzen da eta errespetu jarrerak garatzen dira. Gizarteratzeko prozesua, modu egokian egiteko eta besteen iritziak, pentsaerak eta portaerak errespetatzeko eta aldi berean bakoitzarenak  kontuan izateko.

    Hau guztia kontuan izanik,ez dut uste eskolako helburuak erlazioa daukatenik egoera honekin; alabaina, ikastetxeak kontrolatzen ez zuen egoera bat zelako, hau da kanpoko gertakizun bat zen, non ikastetxeak ez zuen parte hartzen.