Mostrando entradas con la etiqueta Kimberly Castro Pereira. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Kimberly Castro Pereira. Mostrar todas las entradas

martes, 10 de mayo de 2016

KIMBERLY CASTRO PEREIRA- TEKNOLOGIA

TEKNOLOGIA: Zein(tzuk) erlazio bila daite(z(ke kasu honetan?

Teknologiari dagokionez, zuzendaritza taldeak errudunen gurasoekin izandako bilera aipatu dezaket. Teknologiaren barnean sartuko nuke egoeraren atal hau gurasoei deitzea eta beraiekin bilera izatea horrelako egoera baten erantzun teknikoa delako; hau da, nahiz eta errudunak beste batzuk izan edo zuzendaritza taldeko kideak beste batzuk izan; hau burutu egingo zen; egoera hauen aurrean eskolan inposatutako erantzun tekniko bat baita; erantzun tekniko honen helburua gurasoak informatzea izanik.
Beste alde batetik, atal honetan aipatu beharra dago, nahiz eta arazoa irakasleak joan ziren momentuan gertatu, haiek bertan egonez gero, berdina gertatu ahal izango zela; jatetxeko mahaiak eta aulkiak apurtu zituzten ikasleak oso astoraturik baitzeuden momentu horretan eta, ziur aski, irakasleak bertan egonda ere ezin izango zuten ezer ere ez egin. Beraz, esan dezaket, irakasleen presentzia ez dela baliabide teknikoa horrelako gauzarik edo arazorik ez gertatzeko.

KIMBERLY CASTRO PEREIRA - INGURUNEA

INGURUNEA: Ikusten al duzue erlazioarik ingurunearekin (ingurune administratiboa, ingurune hurbila…)?

Inguruneari dagokionez, egoera honetan eragina duela esan beharra dago. Egoeraren hasiera Ipintza Insitutuan garatzen da; nire ikastetxean. Hau gipuzkoako herri txiki batean kokaturik dago, Bergaran hain zuzen ere. Bergaran, hiru ikastetxe desberdin daude, oso ingurune desberdinetan kokaturik. Hau, Ipintza Insitutua, Bergarako kanpoaldean kokaturik dago eta Bergarako ikastetxe publiko bakarra da. Hori dela eta, herriko toki guztietako ikasleak bertan ikasten dute; ez bakarrik ingurukoak. Baita ere, aipatu beharra dago, ikastetxe honetara etorkin gehiago joaten direla besteak bata kontzertatua  eta bestea erlijiosoa direlako. Nire ikastetxean etorkin gehiago daude, publikoa izateaz gain, inklusioa gehien sustatzen duen ikastetxea delako. Honek guztiak egoerarekiko eragina eta erlazioa izan dezake, horrelako faktoreak jendearen portaeran eragiten baitute.

Beste alde batetik, inguruneak eragina du egoeran, eskolak jatetxearekin duen erlazioa ingurunearen araberakoa delako baita ere. Aurrerago aipatu dudan bezala, ikastetxea herri kanpoaldean kokaturik dago; eta jatetxea ere bai; hori dela eta, ikastetxetik kanpoko hainbat ekintza egitean, bertara joaten gara, egoeran azaltzen den ekintza, adibidez.

KIMBERLY CASTRO PEREIRA- KULTURA

KULTURA: Zer-nolako kultura mota (balioak, lan egiteko ohiko moduak…) antzeman daitezke gertakizun honen azpian?

Eskola kulturari dagokionez, aipatu beharra dago, honen helburuak balioak, sinesmenak...ikasleei transmititzea dela. Hau aipatu eta gero, esan beharra dago, kasu honetan, ikus daitekeela nahiz eta eskolak balore batzuk transmititu, pertsona bakoitzak era desberdinetan barneratzen dituela. Dena dela, alde batetik, eskolak inposatzen duen kultura bete egiten da. Eskola gehienetan berdintasuna aldarrikatzen da eskola-kulturan eta egoera honetan zuzendaritza taldeak era egokian jokatzen du, eskola kulturaren atal horrekin jarraituz. Zer gertatu den jakin eta gero, beraien artean hitz eginez, akordio batera heltzen dira eta ikasleei komunikatzen diete. Momentu horretan, berdintasuna aldarrikatuz, guztiei biltzen digute egoeraren berri emanez, nahiz eta guk aurretik jakin zer gertatu zen jatetxean.

Berdintasuna aldarrikatzen dutenez, guztiei berdin tratatzen digute hasiera batean, ez zekitelako zeintzuk izan ziren egoera horren errudunak. Ondoren, errudunak agertu eta gero, justuena egiten dute: zer-ikusirik ez zuten ikasleak egoeratik at utzi, ez baitzuten errurik. Azkenean, berdintasunarekin jarraituz, errudun guztiak zigor bera izatea erabakitzen dute; nahiz eta batzuen parte hartzea handiagoa izan jatetxean geratutakoan.

KIMBERLY CASTRO PEREIRA - EGITURA

EGITURA: Zer esan genezake kasu honetan egituraren eraginkortasunari buruz?

Kasu honetan, egiturari dagokionez, zuzendaritza taldeak eta ikasleak hartzen dute parte. Lehenik eta behin, zuzendaritza taldeak plan bat garatzen du egoerari aurre egin ahal izateko; kasu honetan haien artean egoerari nola aurre egin adostuz. Ikasketa burua, zuzendaria eta idazkaria (zuzendaritza taldea osatzen duten partaideak) biltzen dira eta erabaki bat hartzen dute: ezer egin edo finkatu aurretik, gurekin, ikasleekin, berba egitea egoeraren berri emateko. Momentu honetan, egituraren beste zatiak parte hartzen du: ikasleak. Ikasleak, kasu honetan, egituraren barne sartuko nituzke haiek ere bildu egiten direlako egoerari buruz hitz egiteko asmoz eta konponbidea bilatzeko helburuarekin. Horretarako, zuzendaritza taldeak denbora-tarte bat eskaintzen die. Azkenik, ikasleak bildu eta gero, errudunak irtetzen dira eta zuzendaritza taldea berriz ere biltzen da arazoa konpontzeko, kasu honetan, errudunak zigortzeko. Aipatu beharra dago, nahiz eta egiturak kasu honetan eraginkortasuna izan, atal honetako hainbat partaidek ez dutela parte hartu. Egoera honetan zuzendaritza taldeak eta ikasleak soilik parte hartzen dute, baina egiturari erreparatuz, nire ustez, tutoreek ere parte hartu beharko zuten hauek ikasleak hobeto ezagutzen dituztenak baitira.

KIMBERLY CASTRO PEREIRA - BALIABIDEAK

BALIABIDEAK: Giza-baliabideak, baliabide materialak (espazioa eta material didaktikoa), eta baliabide funtzionalak (denbora, dirua eta prestakuntza). Nola erabili dura kasu honetan?

Giza baliabideei dagokienez, era egokian erabili dira kasu honetan. Jatetxekoek eskolara deitzen dute gertatutakoa kontatuz eta bertan, zuzendaritza taldekoek erantzunkizuna hartzen dute. Ondoren, bilera bat izaten dute haien artean gurekin hitz egin aurretik, eta egingo zutenari buruz erabakia hartu aurretik. Gurasoekin ere bilera bat izaten dute geratutakoa kontatzeko. Ikasleak ere parte hartzen dute, haien artean batzen baitira erabaki bat hartzeko asmoz. Hau guztia aipatuta izanik, argi ikus daiteke kasu honetako giza-baliabideak ondorengoak direla: Zuzendaritza taldea (zuzendaria, ikasketa burua eta idazkaria), ikasleak eta gurasoak.

Baliabide materialei dagokienez,espazioa, kasu honetan, bi ingurunetan desberdindu dezakegu; alde batetik, jatetxea eta, bestetik, ikastetxea; bertako antzokia hain zuzen ere. Beraz, espazioa bi zatitan banatuta izanik, esan beharra dago era egokian eta desegokian erabilia izan dela. Alde batetik, jatetxeko espazioa ez dela era egokian erabili argi ikusten da egoeraren azalpenean; bertan, ikasle batzuk materiala apurtzen baitute jarrera desegokia izanez. Beste alde batetik, ikastetxeko espazioa era egokian erabilia izan da jaialdia burutzerako orduan.

Azkenik, balaibide funtzionalei dagokienez, denbora eta prestakuntzan zentratuko naiz. Denborari dagokionez, kasu honetan, era egokian erabili da. Alde batetik, jaialdia ordu finko batean amaitzeko epea genuen eta hura bete egin  genuen jaialdian burutu behar ziren ekintza guztiak eginez. Dena dela, beste alde batetik, jatetxetik bota zigutenez, bertan ez ginen egon eman behar genuen denbora. Denborari dagokionez ere, aipatu beharra dago, arazoari konponbidea emateko zuzendaritza taldeak ondo kudeatzen duela. Gertatutakoaz jakinarazten digutenez, denbora tarte bat uzten digute gure artean hausnartzeko eta azkenean errudunak irtetzen direnez, denbora ondo kudeatzen dutela esango nuke. Prestakuntzari erreparatuz, egoera honi dagokionez,  ikasleen prestakuntza egokia dela esango nuke; jaialdian behintzat guztia ondo atera baitzen. Dena dela, ikastetxearen prestakuntzari dagokionez, ez zen egokia izan, jatetxean gurekin momentu oro irakasle bat gutxienez egon behar zelako eta guztiek alde egin zutelako amaitzeko ordua heldu baino lehen. Prestakuntzari erreparatzen jarraituz, aipatu beharra dago zuzendaritza taldearen aldetik ondo kudeatuta dagoela; hauek  hainbat bilera izaten dituztelako ikasle, guraso, irakasle etabarrekin arazoari konponbidea bilatzeko helburuarekin; eta, azkenean, helburu hori lortzen dute.

KIMBERLY CASTRO PEREIRA - HELBURUAK

HELBURUAK: Ba al du gertatutakoak erlazioarik zentroko helburuekin?

Atal hau aztertzen hasi baino lehen, zentroko helburuak zeintzuk diren aipatu beharra dago; adibidez:
  • Ikasleen artean bizikidetza arauak sustatu.
  • Irakasle-ikasle erlazioa bultzatu.
  • Ikasle-ikasle erlazio egokia sustatu.
  • Euskararen erabilera sustatu.
  • Hezkidetza plana garatu.
  • Ikasleei formakuntza eta prestakuntza eskaini.
  • Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera egokia bultzatzea irakaste- eta ikaste-prozesuan.
  • Ikasleak goi-maila lortzeko bidean jarri

Hauek, ikastetxearen helburu batzuk baino ez dira, beste asko eta asko baitaude. Hau kontuan izanik, esan beharra dago, gertatutakoak ez duela zentroaren helburu batzuekin bat egiten; bi hauekin hain zuzen ere: ikasleen artean bizikidetza arauak sustatu eta metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera egokia bultzatu.

Lehenengoari dagokionez, aipatu beharra dago, egoera honetan ez dela betetzen; batez ere errespetuaren aldetik. Egoeraren azalpenean argi ikus daitekeenez, ikasle hauek ez dute inolako errespeturik adierazten jatetxearekiko eta, berez, eskolak, bizikidetza arauen bitartez, ikasleei errespetuaren garrantzia transmititu behar diete; baita momentu oro portaera egokia zer-nolakoa izan behar den ere. Bigarren helburuari dagokionez, argi ikus daitekeenez baita ere, ikasleak ez dute jatetxeko materiala (aulkiak eta mahaiak) era egokian erabiltzen eta hau ere eskolako helburuen barnean sartzen da: materialak eta edozein motako baliabideak era egokian erabiltzen jakitea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo, noski. Beraz, aurretik aipatu dudan bezala, bi zentroko helburu hauek ez dira betetzen.

martes, 15 de marzo de 2016

Kimberly Castro Pereira

NI ETA ESKOLA


2014-ko urtarilaren 27-a zen, irakasleen eguna, hain zuzen ere. Egun horretan jaialdi bat egiten da Bergarako Ipintza Institutuan, nik ikasi neban tokian. Egun hori heldu baino lehen, 2. batxilergokoak gai bat finkatzen dute eta hori parte hartzaileen artean zabaltzen da ( 3DBH-tik, 2. batxilergorainoko ikasleak), haiek egingo duten abesti, antzerki...aukeratzeko. Antolakuntza eta prestakuntza guztia 2.batxilergokoen esku dago: apainketa, ordena, musika...horregatik oso urduri genden danok, erantzunkizun guztia gurea zelako.

Eguna heldu zenean, goizeko 8-retan bildu ginen dena ondo antolatzeko eta azkenengo gauzak erosteko, nahiz eta jaialdia 12-etan hasi. 11:30 aldera, eskolako antzokia betetzen hasi zen, institutuko jendez, kanpoko ikasleez, gurasoez... Jaialdiari hasiera emateko, 2.batxilergoko ikasle guztiak “txoriak-txori” abestia kantatu genuen irakasle baten omenez. Ondoren, aurkezleak (2. batxilergoko 2 ikasle), jaialdiarekin jarraitzeko klase bakoitzari deitzen zieten; dantzak, kantuak, antzerkiak... klaseka egiten baitira. Dena den, 2. batxilergokoak talde txikietan, koadrilaka... hainbat dantza eta abesti antolatu genituen, jaialdia luzatzeko asmoz. 14-etan, jaialdiari amaiera emateko, 2. batxilergoko ikasle guztiak eta baita irakasleak ere, “ no rompas mas” abestia dantzatu genuen; oso momentu dibertigarria izan zen hura. Abesti honekin ikusle guzti-guztiak altxatzea lortu genuen eta guztiak eszenatokian sartzen ez giñenez, batzuk lurrera erori ziren.

Jaialdiaren ostean, bazkaria genuen irakasleekin batera Bergarako jatetxe batean; Tartufoan. Oso momentu dibertigarri eta barregarria izan zen, irakasleekin batera klaseko gauzak gogoratzen egon ginelako. Bazkaldu eta gero, irakasleak joan egin ziren eta ikasleak Dj-an gelditu ginen. Momentu horretan edariak edaten hasi ginen baita ere. Alkoholaren efektuaren ondorioz, mutil batzuk (Iker, Asier eta Julen) astakeriak eta tontakeriak egiten hasi ziren eta azkenean ez zitzaien ideia onik burutik pasatu. Sonbrillak, mahaiak, aulkiak... apurtzen hasi ziren eta jatetxearen jabea agertu zen; orduan, bertatik joateko eskatu zigun, hau da, bertatik bota zigun. Baita ere aipatu zuen eskolako zuzendariari jakinaraziko ziola gertatutakoa. Jatetxea Bergarako kanpoaldean dagoenez, igo eta jaisteko autobus zerbitzua jartzen dute bertakoek; beraz, autobusera abiatu ginen. Bertan, mutil horiek, Iker, Asier eta Julen, oraindik ere oso astoratuta zeudenez, saltoka ibili ziren autobusaren atzeko aldean eta txoferra haserrarazi zuten. Azkenean, Bergarara heldu eta bakoitza bere etxera joan zen.

Hurrengo klase egunean, zuzendaria eta ikasketa buruarekin batera, eskolako antzokian bildu ginen eta txarla eta bronka bat jaso genuen guztiok. Dena dela, aipatu ziguten errudunak agertzen baziren, zigorra bakarrik beraientzat izango zela; eta ez guztiontzat. Guztiok zekigunez nortzuk izan ziren, errekreo orduan ikasturte guztia klase batean bildu ginen eta haiei komentatu genien ez genuela guztiok zigorra nahi; ezta zuzendariaren gana joatea haiek izan zirela esatera; egokiena, gure ustez, haiek zuzendaritzara joatea zela eta, errudunak zirenez, erantzunkizuna hartzea. Denbora bat haiekin berba egin eta gero, azkenean pentsatu egingo zutela esan ziguten. Hurrengo egunean, berriz ere guztiak bildu ginen zuzendari eta ikasketa buruarekin eta errudunak agertu zirela esan ziguten, beraz, zigorra ez genuela guztiok izango esan ziguten. Bilera eta gero, guztiak Iker, Asier eta Julenei eskerrak eman genien erabaki egokiena hartu baitzuten. Azkenik, errudunak jakinarazi ziguten zigorra ondorengo hau izango zela: klasetik kanpoko orduetan hainbat lan egitea (atzeratutako lanak aurreratu, irakasleei hainbat klase nola antolatzen lagundu, liburutegiko liburuak ordenatu...).Guzti hau 2 asteetan zehar egin beharko zuten zigorra betetzeko; dena dela, zuzendaritza taldeak errudunei ere aipatu zieten horrelako zerbaitetan berriz ere sartuz gero, zigorra eskolatik hainbat astez kanporatuak izatea izango zela; baita ere, zentzuzkoa denez, errudunei jatetxean apurtu zutena ordaindu behar zutela esan zieten. Azkenik, zuzendaritza taldea, hau guztia eta gero, errudunen gurasoekin bildu zen egoeraren berri emateko eta baita haiek jasoko duten zigorraren berri emateko ere.