Mostrando entradas con la etiqueta Kultura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Kultura. Mostrar todas las entradas

martes, 10 de mayo de 2016

KIMBERLY CASTRO PEREIRA- KULTURA

KULTURA: Zer-nolako kultura mota (balioak, lan egiteko ohiko moduak…) antzeman daitezke gertakizun honen azpian?

Eskola kulturari dagokionez, aipatu beharra dago, honen helburuak balioak, sinesmenak...ikasleei transmititzea dela. Hau aipatu eta gero, esan beharra dago, kasu honetan, ikus daitekeela nahiz eta eskolak balore batzuk transmititu, pertsona bakoitzak era desberdinetan barneratzen dituela. Dena dela, alde batetik, eskolak inposatzen duen kultura bete egiten da. Eskola gehienetan berdintasuna aldarrikatzen da eskola-kulturan eta egoera honetan zuzendaritza taldeak era egokian jokatzen du, eskola kulturaren atal horrekin jarraituz. Zer gertatu den jakin eta gero, beraien artean hitz eginez, akordio batera heltzen dira eta ikasleei komunikatzen diete. Momentu horretan, berdintasuna aldarrikatuz, guztiei biltzen digute egoeraren berri emanez, nahiz eta guk aurretik jakin zer gertatu zen jatetxean.

Berdintasuna aldarrikatzen dutenez, guztiei berdin tratatzen digute hasiera batean, ez zekitelako zeintzuk izan ziren egoera horren errudunak. Ondoren, errudunak agertu eta gero, justuena egiten dute: zer-ikusirik ez zuten ikasleak egoeratik at utzi, ez baitzuten errurik. Azkenean, berdintasunarekin jarraituz, errudun guztiak zigor bera izatea erabakitzen dute; nahiz eta batzuen parte hartzea handiagoa izan jatetxean geratutakoan.

Kultura-Iosu Diaz Arizmendi

Kultura: zer  nolako kultura mota (balioak, lan egiteko ohiturak…) antzeman daitezke gertakizun honen azpian?
Kulturari dagokionez, aipatu beharra dago eskola kulturak garrantzi handia duela. Eskola kulturaren barnean balioak, sinesmenak, ohiturak… sartu ditzakegu; ikasle bakoitza era desberdin batean hezitzeko helburua izanik. Kasu honi dagokionez, kulturaren eginbeharrak betetzen dira, eskolan balioak, sinesmenak...transmitituz egoera aurrera eramaten baita.
Ikastetxean ikasle guztiei balio berdinak transmititzen dizkiete baina guztiek ez dute era berean barneratzen balio horiek. Aipatu beharra dago, ikastetxean gehien aldarrikatzen den balioa berdintasuna dela; hori dela eta, guztiei era berean ebaluatzen digute; kasu honetan, selektibitatearen bidez. Dena dela, bertan, bakoitzak barneratutako balioak era desberdinetan isladatzeko edo transmititzeko aukera ematen digute.

Hau guztia aipatu eta gero, esan beharra dago, egoera honeta eskola kulturak bere papera betetzen duela.

Kultura - Iker Abal Zabala

KULTURA. Zer nolako kultura mota (balioak, lan egiteko ohiko moduak…) antzeman daitezke gertakizun honen azpian?
Gertakizun honen azpian eskolako balore eta ohitura desberdinak aurkitu genezake. Ohiturei erreparatuz, hauek nire irakaslean antzematen ditut. Izan ere, irakaslea gizon jakintsu eta atsegina zen eta lapurtu zigutenean lasaitasuna eta hurbiltasuna transmititu nahi zuen beraren hitzekin.

Hortaz, irakaslea lan indibidualaz aparte, enpatia eta laguntza sustatu nahi zuenez, nire eskolaren lan ohitura, lan kooperatiboan oinarrituta dagoela esan genezake.
Bestetik, egoeran agertzen ez den arren, irakasteko ohituretan oinarrituz, irakasleek haien irakasteko modua eskolako helburuekin bat zetorrela esan genezake; irakasten zutena gogotsu azaltzen zuten, zalantza guztiak argitzen zituzten, ikasleekin harreman estuak zituzten eta pazientzia handia zeukaten. Amaitzeko, zigorra erabiltzen zuten jarrera desegokiak ikusten zituztenean.

Kultura-Maria Gomez Barral

Kultura. Zer nolako kultura-mota ( balioak, lan egiteko ohiko moduak…) antzeman daitezke gertakizun honen azpian?

Ikastolako helburuak kontuan izanda, esan beharra dago ikastexeak sustatu nahi dituen baloreak eta bestelakoak egoera honetan guztiz apurtzen direla. Izan ere, errespetua eta elkarlana guztiz apurtu zen egoera honetan, ikasleek haien artean oihuen eta bestelakoen bitartez komunikatzen hasi zirenean besteenganako errespetua apurtu zutelako. Bestalde, gure aurrean dana antolatzen zegoen ordezkariarekiko errespetua ere galdu egin genuen, kasu handirik egin gabe eta bere hitzak entzun eta errespetatu gabe. Horretaz gain, egoera horretara heltzean, elkarlana eta lan kooperazioa ere apurtu egin zen, bakoitzak berean zegoelako besteak entzun eta kasu egin gabe.
Bestetik, irakaslearen aldetik, interes falta nabaria ikusi zen egoerarekiko. Izan ere, gela antolatu eta gidatu beharrean alde egin zuelako, gela gure eskuetan utziz eta egoera ere. Hori dela eta, gure eskuetatik atera zen egoera hau gertatu zen.

Kultura-Uxue Guarrotxena Reka

Kultura. Zer nolako kultura-mota (balioak, lan egiteko ohiko moduak…) antzeman daitezke gertakizun honen azpian?

Inplikazio edo interes falta egon zen behaketan; alde batetik patioko irakaslea ez zen adi egon, eta ez zuen ezer ikusi. Bestetik, tutoreak gelan ez zuen ezer antzeman edo inplikazio eta interes falta zegoen, horrelako gauzak gertatzen direnean, gela orduetan influentzia izaten dutelako. Orokorrean arazo hauek detektatzerako orduan tutoreak ez zuen ondo jokatu. Honekin bat eginez, tutore horren formakuntza guztiz egokia ez zela ere ondorioztatu daiteke. Ondorioz, ikastolak bere balioak eta proposatutako helburuak bete ez dituela esan daiteke.

Ikasle eta tutorearen arteko konfiantza ikastolako helburuetariko bat delarik, kasu honetan helburu hau sustatzen ez duela esan dezakegu; sustatu egingo balu, Asierrek tutoreari kontatuko lioke.

Kultura-Iñigo Álvarez Piñero

KULTURA


Nire narrazioan nabarmenagoa da tutorearen kultura eskolarena baino. Izan ere, bi ikasle gatazkatsuen eta tutorearen arteko arazoa, tuotorearen ekintzen ondorioz sortutakoa da, frogarik gabe errudun bezala hartzerakoan. Hala ere, badakizkit eskolak transmititu nahi dituen balioak: bizikidetza, errespetua, berdintasuna ... 

Baina, nire gertakizunean antzeman daiteke eskoletan batzuetan hartzen den jarrera bat irakaslei dagokionez. Hau da, ikasle gatazkatsuei errua leporatzea inolako frogarik gabe, soilik kontuan hartzen daukaten ospea. Oso arriskutsua da mota horretako jarrerak lan egiteko ohiko modua bihurtzea, izan ere, ekintza horiek ez datoz bat eskolak transmititu nahi dituen baloreekin ezta irakasle bat transmititu beharko lukeen baloreekin.

Kultura - Elena Guijarro Pérez

Zer nolako kultura – mota  (balioak, lan egiteko ohiko moduak…) antzeman daitezke gertakizun honen azpian?
Hasteko, kultura eskolako pertsona guztiak dituzten esanahi, printzipio, balore eta sinesmenei egiten dio erreferentzia. Honek, indibiduo hauei berezko identitatea emateaz gain, erakundea osatzen duten beste pertsonen jarrera arraroak zehaztu eta azaltzen dituzte.

Teoriatik aldenduz, eskolak inposatzen duen kultura, ume guztien berdintasuna sustatzea da, ikasle guztiei balio berdinak inposatzen baitzaie. Irakasleei eskolan lan egiten hasi baino lehen hori eskatzen zaie, behintzat. Hala ere, ikasle guztiak ez dituzte balio guztiak berdin barneratzen, hori nabarmena da; izan ere, eskolako kulturaz gain, beste hainbeste faktore eragiten ohi dute pertsona bakoitzean.

Aurretiaz aipatutakoaz gain, balioak helburuekin bat datozela aipatu beharra dago, ikasle-ikasle, ikasle-irakasle eta irakasle-irakasleen arteko erlazioak sustatu, errespetua, ...

Lan egiteko ohiko moduei dagokionez, tutoreak egoera honi aurre egiteko prestakuntza nahikoa daukala nabaritzen da; izan ere, aurretiaz bizitako egoera guztiak kontuan hartuz eta normalean zer balio izan duen kontuan izanik, egoera hau konpontzen saiatu da. Egoera behin ikusita, tutoreak irakasle espezifikoari marroiaren zati bat utzi eta ikasketa buruaren bila joan zen. Izan ere, hori da arazo baten aurrean jarraitzen den ohiko ibilbidea. Egon diren beste arazo edo eztabaida askotan, zuzendariarengana jotzeko ohitura zegoen eskolan, tutoreak “balones fuera” edo horrelako zerbait egin nahian; eta normalean, arazoa zuzendariaren esku geratzen zen, berak behar ziren neurriak hartzen zituen arazoa konpontzen zuen arte; hala ere, egoera honetan, tutoreak esku hartu egin zuela esango nuke.


            Laburbilduz, ikasleak edozein azpikeri egin ondoren, irakasleak edo tutoreak zuzendariarengana eraman behar zituztela bermatuta zeukatenez, horri ekin zion nire tutoreak ere.