BALIABIDEAK: Giza-baliabideak, baliabide materialak (espazioa eta material didaktikoa), eta baliabide funtzionalak (denbora, dirua eta prestakuntza). Nola erabili dura kasu honetan?
Giza baliabideei dagokienez, era egokian erabili dira kasu honetan. Jatetxekoek eskolara deitzen dute gertatutakoa kontatuz eta bertan, zuzendaritza taldekoek erantzunkizuna hartzen dute. Ondoren, bilera bat izaten dute haien artean gurekin hitz egin aurretik, eta egingo zutenari buruz erabakia hartu aurretik. Gurasoekin ere bilera bat izaten dute geratutakoa kontatzeko. Ikasleak ere parte hartzen dute, haien artean batzen baitira erabaki bat hartzeko asmoz. Hau guztia aipatuta izanik, argi ikus daiteke kasu honetako giza-baliabideak ondorengoak direla: Zuzendaritza taldea (zuzendaria, ikasketa burua eta idazkaria), ikasleak eta gurasoak.
Baliabide materialei dagokienez,espazioa, kasu honetan, bi ingurunetan desberdindu dezakegu; alde batetik, jatetxea eta, bestetik, ikastetxea; bertako antzokia hain zuzen ere. Beraz, espazioa bi zatitan banatuta izanik, esan beharra dago era egokian eta desegokian erabilia izan dela. Alde batetik, jatetxeko espazioa ez dela era egokian erabili argi ikusten da egoeraren azalpenean; bertan, ikasle batzuk materiala apurtzen baitute jarrera desegokia izanez. Beste alde batetik, ikastetxeko espazioa era egokian erabilia izan da jaialdia burutzerako orduan.
Azkenik, balaibide funtzionalei dagokienez, denbora eta prestakuntzan zentratuko naiz. Denborari dagokionez, kasu honetan, era egokian erabili da. Alde batetik, jaialdia ordu finko batean amaitzeko epea genuen eta hura bete egin genuen jaialdian burutu behar ziren ekintza guztiak eginez. Dena dela, beste alde batetik, jatetxetik bota zigutenez, bertan ez ginen egon eman behar genuen denbora. Denborari dagokionez ere, aipatu beharra dago, arazoari konponbidea emateko zuzendaritza taldeak ondo kudeatzen duela. Gertatutakoaz jakinarazten digutenez, denbora tarte bat uzten digute gure artean hausnartzeko eta azkenean errudunak irtetzen direnez, denbora ondo kudeatzen dutela esango nuke. Prestakuntzari erreparatuz, egoera honi dagokionez, ikasleen prestakuntza egokia dela esango nuke; jaialdian behintzat guztia ondo atera baitzen. Dena dela, ikastetxearen prestakuntzari dagokionez, ez zen egokia izan, jatetxean gurekin momentu oro irakasle bat gutxienez egon behar zelako eta guztiek alde egin zutelako amaitzeko ordua heldu baino lehen. Prestakuntzari erreparatzen jarraituz, aipatu beharra dago zuzendaritza taldearen aldetik ondo kudeatuta dagoela; hauek hainbat bilera izaten dituztelako ikasle, guraso, irakasle etabarrekin arazoari konponbidea bilatzeko helburuarekin; eta, azkenean, helburu hori lortzen dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario