Zein(tzuk) erlazio bila daite(z)ke kasu honetan?
Egoera honetan, teknologiarik ez
dagoela esango nuke; izan ere, egoera honi irtenbidea emateko, irakasleek jarri
zioten zigorra, ikastolak sustatzen dituen balioekin bat egin arren, ez da
erantzun teknikoa.
Tutoreak, lortzen ez duen arren,
gelan ordena ipintzea da berak lehen egiten duen gauza. Honekin ikus daiteke,
irakasleen lan ohitura, bakoitzak bere arazoak konpontzea dela, ahal duen
moduan, noski. Kasu honetan, Mirenek, tutoreak, bakarrik ezin du konpondu,
lehenik eta behin, Romani, irakasle espezifikoari gelan gelditzea eskatzen dio,
berak ikasketa burua bilatzera doan bitartean, zuzendariarengana jo baino
lehen. Esan daiteke, ikastolaren lan ohitura lan kooperatiboan eta
koordinazioan oinarritzen dela. Irakasle espezifikoaren esku hartzea,
ikastolaren irakasleen arteko lan kooperatiboaren lagina da.
Aldez aurretik, gurasoek
gertatutakoaz jakitun egon behar dira eta seguru aski batzar bat baino gehiago
eduki zuten, guztion artean ados jartzeko, konponbide fin bat aurkitzeko
nahiarekin. Azken batean, Natxok zigorra jaso zuen, klaseetara joan gabe
ikastolara joan behar zuen, zuzendaritzakoen aginduak betetzera, jolastorduaren
ostea, lurrean zeuden paperak jasotzera, guraso guztiei bidaliko zaizkion
oharrak tolestea eta sobre batean sartu, … egoera horren errepikapena
saihesteko helburuarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario