martes, 10 de mayo de 2016

Helburuak-Uxue Guarrotxena Reka

Helburuak. Ba al du gertatutakoak erlaziorik zentroko helburuekin?


Ez. Helburuen aurka doazen jarrerak gertatu baitziren kasu horretan:


Ikastolaren helburua seme-alaben garapen integrala da. Proiektu euskaldun, eleanitz, dibertsifikatu eta berriztatzaile batez bere inguruaren eta munduaren partaide izango diren pertsona adeitsu, erantzule eta konpetenteak lortu nahi dira. Bizikidetza da helburu nagusienetariko bat.


Nik bizi izandako kasu horretan, zentroko helburu nagusienetarikoa bizikidetza dela kontuan izanik, kasu honetan porrot egin zuela argi dago. Alde batetik Asierri bullyinga egin zioten haurrek, bizikidetzaren oinarriak ezagutzen ez zituztela edo errespetatu ez zituztela ikusi daiteke. Bestetik, kanpotik ikusi genuenok, egoeraren aurrean ezer ez egitean ere, txarto jokatu genuela argi dago. Honekin batu daitekeen kontzeptua eta helburua, elkarren arteko errespetua izatea da. Asierren kontra joan ziren mutil taldeak, ez zuen Asier errespetatzen, eta errespetua bizikidetzarako funtsezkoa dela esango nuke.


Ikasle-irakasleen erlazioak sustatzea ikastolaren helburuetariko bat delarik, honek porrot egin zuela esan beharra dago. Alde batetik, Asierrek ez zuen ezer kontatu gertatutakoari buruz, ez tutoreari, ez zuzendariari, ez patioko zaintzaileari… bestetik, dena ikusi genuenok ere ez genuen inorengana jo, gertatutakoa kontatzera edo egoeraz informatzera. Gainera ikasleen arteko harremanak ere, porrot egin zuen; mutilak Asier jotzen zeuden bitartean, ez zen inor hurreratu eta inork ez zuen hura gelditzeko ahaleginik egin. Azkenik irakasleen arteko harremanik ez zen egon. Alde batetik, jolastorduko irakasleak ezer ikusi ez zuenez, ezin izan zuen inor informatu gertatutakoaz. Bestetik zerbait ikusi balu, ez zuen ezer esan. Ondorioz, irakasleen arteko harremanik ez zela egon esan beharra dago.
Helburuak  era egokian aurrera eramatea oso garrantzitsua baita, haurren garapenean eragina izango duelako honako jarrerak sufritzeak edo ez. Gainera helburu batzuk pertsona bezala izan beharreko baloreen artean daudela uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario