Kultura: zer nolako kultura mota (balioak, lan egiteko ohiturak…) antzeman daitezke gertakizun honen azpian?
Kulturari dagokionez, aipatu beharra dago eskola kulturak garrantzi handia duela. Eskola kulturaren barnean balioak, sinesmenak, ohiturak… sartu ditzakegu; ikasle bakoitza era desberdin batean hezitzeko helburua izanik. Kasu honi dagokionez, kulturaren eginbeharrak betetzen dira, eskolan balioak, sinesmenak...transmitituz egoera aurrera eramaten baita.
Ikastetxean ikasle guztiei balio berdinak transmititzen dizkiete baina guztiek ez dute era berean barneratzen balio horiek. Aipatu beharra dago, ikastetxean gehien aldarrikatzen den balioa berdintasuna dela; hori dela eta, guztiei era berean ebaluatzen digute; kasu honetan, selektibitatearen bidez. Dena dela, bertan, bakoitzak barneratutako balioak era desberdinetan isladatzeko edo transmititzeko aukera ematen digute.
Hau guztia aipatu eta gero, esan beharra dago, egoera honeta eskola kulturak bere papera betetzen duela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario