martes, 10 de mayo de 2016

KIMBERLY CASTRO PEREIRA - EGITURA

EGITURA: Zer esan genezake kasu honetan egituraren eraginkortasunari buruz?

Kasu honetan, egiturari dagokionez, zuzendaritza taldeak eta ikasleak hartzen dute parte. Lehenik eta behin, zuzendaritza taldeak plan bat garatzen du egoerari aurre egin ahal izateko; kasu honetan haien artean egoerari nola aurre egin adostuz. Ikasketa burua, zuzendaria eta idazkaria (zuzendaritza taldea osatzen duten partaideak) biltzen dira eta erabaki bat hartzen dute: ezer egin edo finkatu aurretik, gurekin, ikasleekin, berba egitea egoeraren berri emateko. Momentu honetan, egituraren beste zatiak parte hartzen du: ikasleak. Ikasleak, kasu honetan, egituraren barne sartuko nituzke haiek ere bildu egiten direlako egoerari buruz hitz egiteko asmoz eta konponbidea bilatzeko helburuarekin. Horretarako, zuzendaritza taldeak denbora-tarte bat eskaintzen die. Azkenik, ikasleak bildu eta gero, errudunak irtetzen dira eta zuzendaritza taldea berriz ere biltzen da arazoa konpontzeko, kasu honetan, errudunak zigortzeko. Aipatu beharra dago, nahiz eta egiturak kasu honetan eraginkortasuna izan, atal honetako hainbat partaidek ez dutela parte hartu. Egoera honetan zuzendaritza taldeak eta ikasleak soilik parte hartzen dute, baina egiturari erreparatuz, nire ustez, tutoreek ere parte hartu beharko zuten hauek ikasleak hobeto ezagutzen dituztenak baitira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario