HELBURUAK. Ba al du gertatutakoak erlaziorik zentroko helburuekin?
Egoera honen bitartez, eskolak hainbat helburu dituela ikusi dezakegu: Ikasleriaren erabateko formakuntza, elkarbizitza sustatzea, kultur aniztasuna lantzea eta bermatzea eta errespetu jarrerak garatzea.
Alde batetik, ikasleriaren erabateko formakuntzari eta kultur aniztasunari dagokionez, eskolak Italiara joateko erabakia hartu zuen, historia eta kultura anitzeko eta hizkuntza desberdineko herrialdea delako eta beraz, ikasleek euren etorkizunerako erabilgarriak izango diren jakintzak barneratzen dituztelako.
Beste alde batetik, elkarbizitza sustatzen da eta errespetu jarrerak garatzen dira. Gizarteratzeko prozesua, modu egokian egiteko eta besteen iritziak, pentsaerak eta portaerak errespetatzeko eta aldi berean bakoitzarenak kontuan izateko.
Hau guztia kontuan izanik,ez dut uste eskolako helburuak erlazioa daukatenik egoera honekin; alabaina, ikastetxeak kontrolatzen ez zuen egoera bat zelako, hau da kanpoko gertakizun bat zen, non ikastetxeak ez zuen parte hartzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario