Mostrando entradas con la etiqueta Helburuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Helburuak. Mostrar todas las entradas

martes, 10 de mayo de 2016

Helburuak-Iosu Diaz Arizmendi

Helburuak: ba ahal du gertatutakoak erlazioari zentroko helburuekin?
Lehenik eta behin, zentroko helburuak aipatu behar dira:
  • Ikasleen artean bizikidetza arauak sustatu.
  • Ikasle-ikasle arteko elkarreragina bultzatu.
  • Ikasle-irakasle elkarreragina bultzatu.
  • Ikasleen artean autonomia sustatu.
  • Euskararen erabilera sustatu.
  • Etorkizun akademikorako prestakuntza jasotzea


Hauek, zentroko helburuetariko batzuk baino ez dira; beste askoz gehiago baitaude. Hauek kontuan izanik, esan beharra dago batzuk ez dutela zer ikusirik egoerarekin. Beste batzuk, berriz, erlazio zuzena dute; hala nola: etorkizun akademikorako prestakuntza jasotzea, euskararen erabilera sustatzea eta ikasleen artean autonomia sustatzea.

Lehenengo helburuari dagokionez, erlazio zuzena du ikastetxean jasotako prestakuntzari esker, azterketa gainditu nuelako; goi mailako ikasketa ezberdinak jasotzeko ateak irekiz; hau da, etorkizunerako prestakuntza akademikoa lortuz. Bigarren helburuari erreferentzia eginez, zentroak bere betebeharrak lortzen ditu; ikastetxean euskararen erabilera bultzatuz, euskaraz autonomimoki espresatzeko gaitasuna lortu nuen; azterketan hori isladatuz.  Azkenengo helburuari dagokionez, aurrekoarekin ere erlazioa du. Ikastetxean autonomikoki jarduten erakusten digute, horri esker, azterketa era autonomoan egiteko gai izan nintzen.

KIMBERLY CASTRO PEREIRA - HELBURUAK

HELBURUAK: Ba al du gertatutakoak erlazioarik zentroko helburuekin?

Atal hau aztertzen hasi baino lehen, zentroko helburuak zeintzuk diren aipatu beharra dago; adibidez:
  • Ikasleen artean bizikidetza arauak sustatu.
  • Irakasle-ikasle erlazioa bultzatu.
  • Ikasle-ikasle erlazio egokia sustatu.
  • Euskararen erabilera sustatu.
  • Hezkidetza plana garatu.
  • Ikasleei formakuntza eta prestakuntza eskaini.
  • Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera egokia bultzatzea irakaste- eta ikaste-prozesuan.
  • Ikasleak goi-maila lortzeko bidean jarri

Hauek, ikastetxearen helburu batzuk baino ez dira, beste asko eta asko baitaude. Hau kontuan izanik, esan beharra dago, gertatutakoak ez duela zentroaren helburu batzuekin bat egiten; bi hauekin hain zuzen ere: ikasleen artean bizikidetza arauak sustatu eta metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera egokia bultzatu.

Lehenengoari dagokionez, aipatu beharra dago, egoera honetan ez dela betetzen; batez ere errespetuaren aldetik. Egoeraren azalpenean argi ikus daitekeenez, ikasle hauek ez dute inolako errespeturik adierazten jatetxearekiko eta, berez, eskolak, bizikidetza arauen bitartez, ikasleei errespetuaren garrantzia transmititu behar diete; baita momentu oro portaera egokia zer-nolakoa izan behar den ere. Bigarren helburuari dagokionez, argi ikus daitekeenez baita ere, ikasleak ez dute jatetxeko materiala (aulkiak eta mahaiak) era egokian erabiltzen eta hau ere eskolako helburuen barnean sartzen da: materialak eta edozein motako baliabideak era egokian erabiltzen jakitea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo, noski. Beraz, aurretik aipatu dudan bezala, bi zentroko helburu hauek ez dira betetzen.

Helburuak - Iker Abal Zabala

HELBURUAK. Ba al du gertatutakoak erlaziorik zentroko helburuekin?
Egoera honen bitartez, eskolak hainbat helburu dituela ikusi dezakegu: Ikasleriaren erabateko formakuntza, elkarbizitza sustatzea, kultur aniztasuna lantzea eta bermatzea eta errespetu jarrerak garatzea.
Alde batetik, ikasleriaren erabateko formakuntzari eta kultur aniztasunari dagokionez, eskolak Italiara joateko erabakia hartu zuen, historia eta kultura anitzeko eta hizkuntza desberdineko herrialdea delako eta beraz, ikasleek euren etorkizunerako erabilgarriak izango diren jakintzak barneratzen dituztelako.
Beste alde batetik, elkarbizitza sustatzen da eta errespetu jarrerak garatzen dira. Gizarteratzeko prozesua, modu egokian egiteko eta besteen iritziak, pentsaerak eta portaerak errespetatzeko eta aldi berean bakoitzarenak  kontuan izateko.

Hau guztia kontuan izanik,ez dut uste eskolako helburuak erlazioa daukatenik egoera honekin; alabaina, ikastetxeak kontrolatzen ez zuen egoera bat zelako, hau da kanpoko gertakizun bat zen, non ikastetxeak ez zuen parte hartzen.

Helburuak-Maria Gomez Barral

Helburuak. Ba al du gertatutakoak erlaziorik zentroko helburuekin?


Kasu honetan, antzeman ditzakegu eskolak sustatu nahi dituen helburuetako asko betetzen ez direla, izan ere, elkarbizitza (errespetua), elkar lana  eta ikasle irakasleen arteko harremanak sustartzea hauetariko batzuk izanik.


Elkar-bizitzari dagokionez, ikastolaren helbuetako bat izan arren, esan dezakegu helburu hau ez dela bete egoera honetan; izan ere, elkar bizitzak sustatzen dituen baloreetako asko, apurtu egin zirelako momentu honeta. Errespetua besteekiko eta besteen iritziekiko esate baterako. Aipatu beharra dago, kasu honetan, errespetu falta larriak izan zituztela ikasleek, bai andereñoarekiko, bai beste gelakideekiko, baina batez ere, ikasleen ordezkaria zen neska horrekiko.


Elkar lanari dagokionez, bete ez den beste helburuetako bat dela aipatu beharra dago. Berez, zentroak ikasleen nagusitasuna eta heldutasuna sustatzeko, azterketen erabakia gure eskuetan uzten dute. Hala ere, egoera honetan, heldutasun falta handia nabaritzen da, batez ere ikasle batzuen eskutik. Bestetik guztiok oihukatzen, barrezka eta zarataka egoteak, erabakiak hartzeko arazo handiagoak sortzen zituen; hau da, talde lana eta gure arteko adostasunak ostopatzen zituen.

Ikasle irakasleen arteko harremana sustatzeari dagokionez, esan beharra dago ikastolaren helburu nagusietako bat dela, eta besteen moduan bete ez zen horietako bat. Izan ere, irakasleak egoera ikusita alde egitea eta arazoa gure eskuetan uztea erabaki zuen. Momentu honetan nabaritu dezakegu irakasleak ikasleekin izan beharreko inplikazioa alde batera utzi eta arazotik alde egin zuela, dena gure eskuetan utsiz eta ondorioz kaosa sortuz gelan. Izan ere, irakasleak, alde egin beharrean gelan geratu izango balitz, seguruenik hau mosteko bideak edo topatuko lituzkela, gure urduritasuna gutxituz eta egoera kontrolatuz.

Helburuak-Uxue Guarrotxena Reka

Helburuak. Ba al du gertatutakoak erlaziorik zentroko helburuekin?


Ez. Helburuen aurka doazen jarrerak gertatu baitziren kasu horretan:


Ikastolaren helburua seme-alaben garapen integrala da. Proiektu euskaldun, eleanitz, dibertsifikatu eta berriztatzaile batez bere inguruaren eta munduaren partaide izango diren pertsona adeitsu, erantzule eta konpetenteak lortu nahi dira. Bizikidetza da helburu nagusienetariko bat.


Nik bizi izandako kasu horretan, zentroko helburu nagusienetarikoa bizikidetza dela kontuan izanik, kasu honetan porrot egin zuela argi dago. Alde batetik Asierri bullyinga egin zioten haurrek, bizikidetzaren oinarriak ezagutzen ez zituztela edo errespetatu ez zituztela ikusi daiteke. Bestetik, kanpotik ikusi genuenok, egoeraren aurrean ezer ez egitean ere, txarto jokatu genuela argi dago. Honekin batu daitekeen kontzeptua eta helburua, elkarren arteko errespetua izatea da. Asierren kontra joan ziren mutil taldeak, ez zuen Asier errespetatzen, eta errespetua bizikidetzarako funtsezkoa dela esango nuke.


Ikasle-irakasleen erlazioak sustatzea ikastolaren helburuetariko bat delarik, honek porrot egin zuela esan beharra dago. Alde batetik, Asierrek ez zuen ezer kontatu gertatutakoari buruz, ez tutoreari, ez zuzendariari, ez patioko zaintzaileari… bestetik, dena ikusi genuenok ere ez genuen inorengana jo, gertatutakoa kontatzera edo egoeraz informatzera. Gainera ikasleen arteko harremanak ere, porrot egin zuen; mutilak Asier jotzen zeuden bitartean, ez zen inor hurreratu eta inork ez zuen hura gelditzeko ahaleginik egin. Azkenik irakasleen arteko harremanik ez zen egon. Alde batetik, jolastorduko irakasleak ezer ikusi ez zuenez, ezin izan zuen inor informatu gertatutakoaz. Bestetik zerbait ikusi balu, ez zuen ezer esan. Ondorioz, irakasleen arteko harremanik ez zela egon esan beharra dago.
Helburuak  era egokian aurrera eramatea oso garrantzitsua baita, haurren garapenean eragina izango duelako honako jarrerak sufritzeak edo ez. Gainera helburu batzuk pertsona bezala izan beharreko baloreen artean daudela uste dut.

Helburuak-Iñigo Álvarez Piñero

HELBURUAK


Eskolaren helburuak ez dira nire narrazioan agertzen, baina gogoratzen ditut zeintzuk ziren. Alde batetik, ikasleen garapen humanistikoa garatzea, hau da, etorkizunean gizartearen barruan jokatzen jakiteko. Beste aldetik, ikaslearen autonomia sustatzea, bakoitza bere nortasuna eraikitzeko. Bukatzeko, kontuan izanda narrazioa DBH-ko 2.mailan gertatutakoa dela, maila horretan helburu bezala markatzen dira ere eduki jakin batzuk barneratzea.

Lehen aipatu dudan bezala, kontakizunean ez ditut aipatzen eskolako helburuak, baina bai tutorearenak. Bere nahia zen jakitea nortzuk izan ziren gortinak apurtu zituzten ikasleak.

Helburuak - Elena Guijarro Pérez

 Ba al du gertatutakoa erlaziorik zentroko helburuekin?

Asti-Leku ikastolak hainbat helburu finkatuta ditu; hala nola, euskaraz oinarritutako irakaskuntza bultzatzea, ikasleak aniztasunean hezitzea, eskubideen bardintasunean hezitzea, sexu edo izate sozialeko inolako bereizkeria barik, izpiritu kritiko eraikitzailea lantzea, ikasle-ikasle, ikasle-irakasle eta irakasle-irakasleen arteko harremanak sustatzea, lanaren eta errespetuaren balioak sustatzea, etabar.

Hau ikusita, ez dut uste eskolako helburuak erlazioa daukatenik egoera honekin;  izan ere, kanpoko ekintzak edo egoerak eragin zuzena daukatenak dira. Hau da, eskola kanpoko bizitza edo ingurunea izan daiteke egoera honen iturri nagusia.

 Aipatu dudan bezala, eskolako helburuetariko bat, ikaskideen eta baita ikasle-irakasle erlazioak sustatzea izan daiteke, baina lehen mutil zintzoa baldin bazen, eta orain aldiz, ez bada, aurretiaz esan bezala, eskolatik kanpoko arazoak izan daitezkeela pentsatzen dut. Hala ere, errespetua, eskolako helburutzat hartzen da eta hori irakasleen partetik ematen dela argi dago, baina ikasle horren errespetua irakasleekiko, zalantzan jartzen dut.

Ikasle-irakasleen arteko harremana alde batera utziz, ikastola honetan irakasleen arteko harremana (irakasle-irakasle) ona izatean baloratzen dute. Honi buruz, esan beharra daukat helburu hori betetzen dutela. Irakasle espezifikoak tutoreari bere laguntza eskaintzen diolako, berak momentu horretan seguru aski beste eginkizun bat zeukan arren.