Giza – baliabideak, baliabide materialak (espazioa
eta material didaktikoa) eta baliabide funtzionalak (denbora, dirua eta
prestakuntza). Nola erabili dira kasu honetan?
Giza baliabideei dagokienez, zuzendaritzak baliabideak izateaz gain, ondo erabili zituela uste dut; izan ere, egin behar zutena, egin zuten. Irakasle, ikasle eta gurasoek ere, multzo honetan parte hartzen duten indibiduoak dira. Irakasleek har zezaketen neurri guztiak hartu zituztela pentsatzen dut. Ikasleek baliabide gehiegirik ez zituzten egora honi aurre egiteko, edo ez behintzat eskuragarri. Gurasoen eskutik, haien partaidetzan zein neurri-arte heldu zen ez dakit, ezta arazo honi buruz hartu zuten erabakia ere.
Baliabide materialei
dagokienez, egoera hau, eskolan kokatzen da; hain zuzen ere, ikasgela batean
(espazioa). Materialen erabilpenari dagokionez, ez dakit baliabide materialik
erabili ziren; izan ere, kontu horietan sartzeko baliabiderik edo eskubiderik
ez neuzkan.
Baliabide funtzionalei behatuz, diru – inbertsiorik ez direla egin esango nuke, baina nire aburuz, ez ziren beharrezkoak ere. Prestakuntzari dagokionez, irakasleak, egoera honi aurre egiteko prestakuntza nahikoa daukate; batez ere, tutoreak eta ikasketa buruak. Horretaz gain, interes falta ez da nabarmenduko nukeen aspektuetariko bat; izan ere, egoera honetarako, behar besteko denbora eman dute, konponbide bat lortu zuten arte.
Giza baliabideei dagokienez, zuzendaritzak baliabideak izateaz gain, ondo erabili zituela uste dut; izan ere, egin behar zutena, egin zuten. Irakasle, ikasle eta gurasoek ere, multzo honetan parte hartzen duten indibiduoak dira. Irakasleek har zezaketen neurri guztiak hartu zituztela pentsatzen dut. Ikasleek baliabide gehiegirik ez zituzten egora honi aurre egiteko, edo ez behintzat eskuragarri. Gurasoen eskutik, haien partaidetzan zein neurri-arte heldu zen ez dakit, ezta arazo honi buruz hartu zuten erabakia ere.
Baliabide funtzionalei behatuz, diru – inbertsiorik ez direla egin esango nuke, baina nire aburuz, ez ziren beharrezkoak ere. Prestakuntzari dagokionez, irakasleak, egoera honi aurre egiteko prestakuntza nahikoa daukate; batez ere, tutoreak eta ikasketa buruak. Horretaz gain, interes falta ez da nabarmenduko nukeen aspektuetariko bat; izan ere, egoera honetarako, behar besteko denbora eman dute, konponbide bat lortu zuten arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario