Mostrando entradas con la etiqueta Baliabideak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Baliabideak. Mostrar todas las entradas

martes, 10 de mayo de 2016

KIMBERLY CASTRO PEREIRA - BALIABIDEAK

BALIABIDEAK: Giza-baliabideak, baliabide materialak (espazioa eta material didaktikoa), eta baliabide funtzionalak (denbora, dirua eta prestakuntza). Nola erabili dura kasu honetan?

Giza baliabideei dagokienez, era egokian erabili dira kasu honetan. Jatetxekoek eskolara deitzen dute gertatutakoa kontatuz eta bertan, zuzendaritza taldekoek erantzunkizuna hartzen dute. Ondoren, bilera bat izaten dute haien artean gurekin hitz egin aurretik, eta egingo zutenari buruz erabakia hartu aurretik. Gurasoekin ere bilera bat izaten dute geratutakoa kontatzeko. Ikasleak ere parte hartzen dute, haien artean batzen baitira erabaki bat hartzeko asmoz. Hau guztia aipatuta izanik, argi ikus daiteke kasu honetako giza-baliabideak ondorengoak direla: Zuzendaritza taldea (zuzendaria, ikasketa burua eta idazkaria), ikasleak eta gurasoak.

Baliabide materialei dagokienez,espazioa, kasu honetan, bi ingurunetan desberdindu dezakegu; alde batetik, jatetxea eta, bestetik, ikastetxea; bertako antzokia hain zuzen ere. Beraz, espazioa bi zatitan banatuta izanik, esan beharra dago era egokian eta desegokian erabilia izan dela. Alde batetik, jatetxeko espazioa ez dela era egokian erabili argi ikusten da egoeraren azalpenean; bertan, ikasle batzuk materiala apurtzen baitute jarrera desegokia izanez. Beste alde batetik, ikastetxeko espazioa era egokian erabilia izan da jaialdia burutzerako orduan.

Azkenik, balaibide funtzionalei dagokienez, denbora eta prestakuntzan zentratuko naiz. Denborari dagokionez, kasu honetan, era egokian erabili da. Alde batetik, jaialdia ordu finko batean amaitzeko epea genuen eta hura bete egin  genuen jaialdian burutu behar ziren ekintza guztiak eginez. Dena dela, beste alde batetik, jatetxetik bota zigutenez, bertan ez ginen egon eman behar genuen denbora. Denborari dagokionez ere, aipatu beharra dago, arazoari konponbidea emateko zuzendaritza taldeak ondo kudeatzen duela. Gertatutakoaz jakinarazten digutenez, denbora tarte bat uzten digute gure artean hausnartzeko eta azkenean errudunak irtetzen direnez, denbora ondo kudeatzen dutela esango nuke. Prestakuntzari erreparatuz, egoera honi dagokionez,  ikasleen prestakuntza egokia dela esango nuke; jaialdian behintzat guztia ondo atera baitzen. Dena dela, ikastetxearen prestakuntzari dagokionez, ez zen egokia izan, jatetxean gurekin momentu oro irakasle bat gutxienez egon behar zelako eta guztiek alde egin zutelako amaitzeko ordua heldu baino lehen. Prestakuntzari erreparatzen jarraituz, aipatu beharra dago zuzendaritza taldearen aldetik ondo kudeatuta dagoela; hauek  hainbat bilera izaten dituztelako ikasle, guraso, irakasle etabarrekin arazoari konponbidea bilatzeko helburuarekin; eta, azkenean, helburu hori lortzen dute.

Baliabideak-Iosu Diaz Arizmendi

Baliabideak: giza baliabideak, baliabide materialak (espazioa eta material didaktikoa) eta baliabide funtzionalak (denbora, dirua eta prestakuntza). Nola erabili dira kasu honetan?
Giza baliabideei dagokioenez, gurasoak, irakaslea eta ikasleak aipatu ditzakegu. Irakasleak, multzo honetan sartzen dira, haiei esker prestakuntza egoki bat jaso nuelako azterketa gainditzea lortuz. Irakasleen artean, Mikelo irakaslea da egoera honetako baliabiderik esanguratsuena; azterketa egunean bera agertu baitzen gutaz arduratuz eta azkenengo azalpenak emanez. Azalpen horien artean, ikasgai bateko bi gai azaldu zizkigun eta horietako bat azterketan sartu zen; beraz,  egoera honetako giza baliabide garrantzitsu bat dela esan dezaket oso lagungarria izan baitzen momentu horretan. Ikasleei dagokienez, aipatu beharra dago giza baliabide esanguratsua ere izan zirela guztion artean zalantzak argitzea lortu genuelako; elkarren arteko laguntza eskeiniz. Gurasoen aldetik, haien parte hartzea ezinbestekoa izan zen haiek izan zirelako Bergaratik Donostiara eramaten zigutenak; baita  lasaitasuna transmititzen zigutenak ere; haiek, alde batetik, gu baino urduriago egon arren.
Baliabide materialei dagokienez, egoera honetan ez daude asko; dena dela, aipatu beharra dago,  egoera hau Donostiako Euskal Herriko Unibertsitatean gauzatu zela. Materialari erreferentzia eginez, apunteak aipatu beharko lirateke; horiek erabiliz azterketako prestakuntza on bat lortu nuelako.

Azkenik, baliabide funtzionalak aipatu behar dira. Atal honetan irakasleek emandako prestakuntza aipatu dezakegu; izan ere, haiek emandako erraztasun eta laguntzei esker, azterketa gainditu nuen. Beste alde batetik, ikasten emandako denbora ere aipatu dezaket; nahiz eta denebora hori gutxi izan. Aipatu beharra dago, uda hasiera zela eta nire lagun guztiak jada oporretan zeudela; beraz, ikasten ez nuen denbora askorik eman. Nire aldetik ere prestakuntza bat egon zen, apunteak hartzea eta horiek ordenatzea eta zuzentzea hain zuzen ere.

Baliabideak - Iker Abal Zabla

BALIABIDEAK: giza baliabideak, baliabide materialak (espazioa eta material didaktikoa) eta baliabide funtzionalak (denbora, dirua eta prestakuntza). Nola erabili dira kasu honetan?

Hiru baliabide mota:

    Pertsonalak: Hauen artean hurrengoak agertzen dira: Irakasleak, eskolako tutorea eta heziketa fisikoko irakaslea. Haien funtzioa ikasleak kontrolatzea, eta  herrialde berri baten kultura irakastea zen. Honen adibidea ikusi dezakegu Erromako anfiteatroa, David de Miguel Angel… ikusi genuenean. Ikasleak,  DBH 3. mailan geunden ikasleak. Egoeran agertzen ez den arren zuzendaritzak eta gurasoek parte hartzen dute. Gurasoak zuzendaritzara joaten dira, gertatukoari buruz erantzunak bilatzeko.


  • Materialak: Eskola ingurua ez da argi ikusten, ikastetxetik kanpo gertatzen den egoera bat delako. Esan dezaket, Italiako eraikuntzak irakasleek erabiltzen duten material didaktikoa izan daitekeela. Autobusa ere materialen barruan sartu litzateke, eskolarena delako.


    • Funtzionalak: Lapurtu ziguten ia guztia dirua zen, egoeran esaten dudan bezala arropa, mugikorrak, dirua, entzungailuak… Horretaz gain, bidaia, gurasoek ordaindu zuten, hau da, ikastetxeak ez zuen parte hartu gastuetan, bakarrik irakasleen bidaiak ordaindu zituzten. Denborari dagokionez, nire ustez autobusetik jaitsi ginenetik berriro bueltatu ginenerarte igaro zen denbora izango litzateke. Formakuntzari dagokionez, irakasleak ez zuten formakuntza egokia bidaia hauek egiteko eta egoera hauei aurre egiteko, izan ere, arazo larri hau gertatu zenean ez zekiten guztiz ondo zer egin behar zuten.

    Baliabideak-Maria Gomez Barral

    Baliabideak. Giza baliabideak, baliabide materialak ( espaizio eta material didaktikoa) eta baliabide funtzionalak ( denbora, dirua eta prestakuntza). Nola erabili dira kasu honetan?

    Giza baliabideei dagokionez, berez, irakaslea, ikasleak eta baita ere, modu ez zuzen batena zuzendatitza taldeak parte hartzen dute egoera honetan. Izan ere, ikasleak egoeraren sortzaileak edo izan zirelako eta haiek direlako protagonistak egoera eta gertaera honetan. Bestetik, irakasleadago, izan ere, berak egoeraren barruan satruta zegoen hasieran eta alde egin zuenean zegoen borroka edo iskanbila areagotu eta handitu egin zen, hori dela eta, bera ere eragin nabaria izan uen egoera honetan. Azkenik, zuzendaritza taldea dago modu ez zuzen batean egoeran eragina izan duena. Izan ere, zuzendaritza taldekoek ikasleei askatasun osoa eman ziguten gure artean azterketen daten erabakia hartzeko, inolako muga edo ezer barik, dena gure eskuetan gelditu zen. Hori dela eta, egoeran ere sartu ditzakegu zuzendaritza taldekoak.

    Baliabide materialei dagokionez, berez egoera batxilergoko eraikineko gela baten barruan gertatu zenez, ondorioztatu ditzakegu gelako materiala eta bestelakoak erabiltzen genituela.

    Baliabide funtzionalei dagokionez, denbora galdu genuen harren, zentroari ez zitzaion inolako diru edo denbora galtzea suposatu, izan ere, tutoretz ordu batean egin genuen, egin beharrekoak bukatu genituenean eta egiteko beste ezer gelditzen ez zitzaigunean. Bestetik, prestakuntzari dagokionez, egoera honetan ez zen inolako prestakuntzarik egon, izan ere, momentu puntual patean gertatutako egoera izan zen.

    Baliabideak-Uxue Guarrotxena Reka

    Baliabideak: giza-baliabideak, baliabide materialak (espazioa eta material didaktikoa) eta baliabide funtzionalak (denbora, dirua eta prestakuntza). Nola erabili dira kasu honetan?


    • Giza-baliabideei dagokionez, alde batetik irakasleak daude; nahiz eta hauek arazo hau antzeman behar duten lehenengoak izan behar diren, kasu honetan ez zen hori gertatu. Irakasleen artean ere, patioko irakaslea kokatzen da; honek ez zuen ezer egin, ez zuen ezer ikusi. Beste aldetik, ikasleak daude; ikasle aztoratzaileak gatazkaren sortzaileak dira eta Asier ondorioak sufritzen dituen ikaslea da. Gainera ikusle pasiboak daude beste aldetik (Asierren kontrako erasoak ikusita ezer egin ez genuenak horren aurrean).
    • Baliabide materialei dagokionez, ez baitzen ezer erabili, kasuak aurrera egin zuen, berez konpondu arte, edo adinak koherentzia sartu arte nire kurtsoko zenbait mutilengan.

    • Baliabide funtzionalei dagokionez, denborak garrantzia izan du hemen; urteak pasa ondoren egoerak hobera egin zuelako. Beste aldetik, heziketaren aldetik, ikasleak gertatutakoaz konturatu ez zirenez, ez zuten gehiegi sakondu gai honetaz modu hezitzaile batean. Ondorioz, diruak ez du garrantzirik izan gertatutakoan.

    Baliabideak-Iñigo Álvarez Piñero

    BALIABIDEAK


    Nire kontakizunean agertzen diren baliabideak hiru motetan ezberdindu daitezke: giza-baliabideak, baliabide materialak eta baliabide funtzionalak.

    Giza-baliabideei erreparatuz, gu (ikasleak), Txemi (tutorea), bi ikasle gatazkatsuak eta zuzendaria aipatu behar dira. Hauek izan dira kontakizunearen protagonistak. Izan ere, tutorearen, bi ikasle gatazkatsuen, zuzendariaren eta beste ikasleen ekintzak ezinbestekoak dira narrazioan.

    Baliabide materialekin jarraituz, aipatu ahal dudan materialik garrantzitsuena apurtuta agertu ziren gortinak dira. Gortina hauek dira narrazioaren funtsa eta lau protagonistak honi esker konektatzen dira kontakizunean.

    Baliabide funtzionalei dagokionez, denbora aipatuko dut. Izan ere, narrazioan sortzen den arazoenetariko bat hauxe da: tutoreak bi ikasle gatazkatsuei leporatu egiten diela gortinen apurketa inolako frogarik gabe eta denbora hartu gabe arazoa konpontzeko. Badirudi tutoreak azkar konpondu nahi zuela sortutako arazoa beharrezkoa zen denbora hartu gabe.



    Baliabideak - Elena Guijarro Pérez

    Giza – baliabideak, baliabide materialak (espazioa eta material didaktikoa) eta baliabide funtzionalak (denbora, dirua eta prestakuntza). Nola erabili dira kasu honetan?          
      
               Giza baliabideei dagokienez, zuzendaritzak baliabideak izateaz gain, ondo erabili zituela uste dut; izan ere, egin behar zutena, egin zuten. Irakasle, ikasle eta gurasoek ere, multzo honetan parte hartzen duten indibiduoak dira. Irakasleek har zezaketen neurri guztiak hartu zituztela pentsatzen dut. Ikasleek baliabide gehiegirik ez zituzten egora honi aurre egiteko, edo ez behintzat eskuragarri. Gurasoen eskutik, haien partaidetzan zein neurri-arte heldu zen ez dakit, ezta arazo honi buruz hartu zuten erabakia ere.

                Baliabide materialei dagokienez, egoera hau, eskolan kokatzen da; hain zuzen ere, ikasgela batean (espazioa). Materialen erabilpenari dagokionez, ez dakit baliabide materialik erabili ziren; izan ere, kontu horietan sartzeko baliabiderik edo eskubiderik ez neuzkan.            

              Baliabide funtzionalei behatuz, diru – inbertsiorik ez direla egin esango nuke, baina nire aburuz, ez ziren beharrezkoak ere. Prestakuntzari dagokionez, irakasleak, egoera honi aurre egiteko prestakuntza nahikoa daukate; batez ere, tutoreak eta ikasketa buruak. Horretaz gain, interes falta ez da nabarmenduko nukeen aspektuetariko bat; izan ere, egoera honetarako, behar besteko denbora eman dute, konponbide bat lortu zuten arte.