martes, 10 de mayo de 2016

KIMBERLY CASTRO PEREIRA - HELBURUAK

HELBURUAK: Ba al du gertatutakoak erlazioarik zentroko helburuekin?

Atal hau aztertzen hasi baino lehen, zentroko helburuak zeintzuk diren aipatu beharra dago; adibidez:
  • Ikasleen artean bizikidetza arauak sustatu.
  • Irakasle-ikasle erlazioa bultzatu.
  • Ikasle-ikasle erlazio egokia sustatu.
  • Euskararen erabilera sustatu.
  • Hezkidetza plana garatu.
  • Ikasleei formakuntza eta prestakuntza eskaini.
  • Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera egokia bultzatzea irakaste- eta ikaste-prozesuan.
  • Ikasleak goi-maila lortzeko bidean jarri

Hauek, ikastetxearen helburu batzuk baino ez dira, beste asko eta asko baitaude. Hau kontuan izanik, esan beharra dago, gertatutakoak ez duela zentroaren helburu batzuekin bat egiten; bi hauekin hain zuzen ere: ikasleen artean bizikidetza arauak sustatu eta metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera egokia bultzatu.

Lehenengoari dagokionez, aipatu beharra dago, egoera honetan ez dela betetzen; batez ere errespetuaren aldetik. Egoeraren azalpenean argi ikus daitekeenez, ikasle hauek ez dute inolako errespeturik adierazten jatetxearekiko eta, berez, eskolak, bizikidetza arauen bitartez, ikasleei errespetuaren garrantzia transmititu behar diete; baita momentu oro portaera egokia zer-nolakoa izan behar den ere. Bigarren helburuari dagokionez, argi ikus daitekeenez baita ere, ikasleak ez dute jatetxeko materiala (aulkiak eta mahaiak) era egokian erabiltzen eta hau ere eskolako helburuen barnean sartzen da: materialak eta edozein motako baliabideak era egokian erabiltzen jakitea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo, noski. Beraz, aurretik aipatu dudan bezala, bi zentroko helburu hauek ez dira betetzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario