Zer
nolako kultura – mota (balioak, lan
egiteko ohiko moduak…) antzeman daitezke gertakizun honen azpian?
Hasteko, kultura
eskolako pertsona guztiak dituzten esanahi, printzipio, balore eta sinesmenei
egiten dio erreferentzia. Honek, indibiduo hauei berezko identitatea emateaz
gain, erakundea osatzen duten beste pertsonen jarrera arraroak zehaztu eta
azaltzen dituzte.
Teoriatik aldenduz,
eskolak inposatzen duen kultura, ume guztien berdintasuna sustatzea da, ikasle
guztiei balio berdinak inposatzen baitzaie. Irakasleei eskolan lan egiten hasi
baino lehen hori eskatzen zaie, behintzat. Hala ere, ikasle guztiak ez dituzte
balio guztiak berdin barneratzen, hori nabarmena da; izan ere, eskolako
kulturaz gain, beste hainbeste faktore eragiten ohi dute pertsona bakoitzean.
Aurretiaz
aipatutakoaz gain, balioak helburuekin bat datozela aipatu beharra dago,
ikasle-ikasle, ikasle-irakasle eta irakasle-irakasleen arteko erlazioak
sustatu, errespetua, ...
Lan egiteko ohiko moduei
dagokionez, tutoreak egoera honi aurre egiteko prestakuntza nahikoa daukala
nabaritzen da; izan ere, aurretiaz bizitako egoera guztiak kontuan hartuz eta
normalean zer balio izan duen kontuan izanik, egoera hau konpontzen saiatu da. Egoera
behin ikusita, tutoreak irakasle espezifikoari marroiaren zati bat utzi eta
ikasketa buruaren bila joan zen. Izan ere, hori da arazo baten aurrean
jarraitzen den ohiko ibilbidea. Egon diren beste arazo edo eztabaida askotan,
zuzendariarengana jotzeko ohitura zegoen eskolan, tutoreak “balones fuera” edo
horrelako zerbait egin nahian; eta normalean, arazoa zuzendariaren esku
geratzen zen, berak behar ziren neurriak hartzen zituen arazoa konpontzen zuen
arte; hala ere, egoera honetan, tutoreak esku hartu egin zuela esango nuke.
Laburbilduz, ikasleak edozein
azpikeri egin ondoren, irakasleak edo tutoreak zuzendariarengana eraman behar
zituztela bermatuta zeukatenez, horri ekin zion nire tutoreak ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario