INGURUNEA: Ikusten al duzue erlazioarik ingurunearekin (ingurune administratiboa, ingurune hurbila…)?
Inguruneari dagokionez, egoera honetan eragina duela esan beharra dago. Egoeraren hasiera Ipintza Insitutuan garatzen da; nire ikastetxean. Hau gipuzkoako herri txiki batean kokaturik dago, Bergaran hain zuzen ere. Bergaran, hiru ikastetxe desberdin daude, oso ingurune desberdinetan kokaturik. Hau, Ipintza Insitutua, Bergarako kanpoaldean kokaturik dago eta Bergarako ikastetxe publiko bakarra da. Hori dela eta, herriko toki guztietako ikasleak bertan ikasten dute; ez bakarrik ingurukoak. Baita ere, aipatu beharra dago, ikastetxe honetara etorkin gehiago joaten direla besteak bata kontzertatua eta bestea erlijiosoa direlako. Nire ikastetxean etorkin gehiago daude, publikoa izateaz gain, inklusioa gehien sustatzen duen ikastetxea delako. Honek guztiak egoerarekiko eragina eta erlazioa izan dezake, horrelako faktoreak jendearen portaeran eragiten baitute.
Beste alde batetik, inguruneak eragina du egoeran, eskolak jatetxearekin duen erlazioa ingurunearen araberakoa delako baita ere. Aurrerago aipatu dudan bezala, ikastetxea herri kanpoaldean kokaturik dago; eta jatetxea ere bai; hori dela eta, ikastetxetik kanpoko hainbat ekintza egitean, bertara joaten gara, egoeran azaltzen den ekintza, adibidez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario