martes, 10 de mayo de 2016

Ingurunea-Uxue Guarrotxena Reka

Ingurunea. Ikusten al duzue erlaziorik ingurunearekin (ingurune administratiboa, ingurune hurbila…?
Kontatutakoa Lauro Ikastolan gertatu zen, Loiuko eskola kontzertatu bat. Kokapena Lauroeta Auzoko nekazal ingurunean aurkitzen da. Lauro familien kooperatiba da. Ingurune zabal batean kokatuta dago, patio handiekin eta belardi zabalekin. Maila sozioekonomikoa, ertain-altua da, eta ikastola handia izanik, maila bakoitzeko 5 gela ditu; hau da, ikasle eta irakasle asko daudela. Ondorioz, irakasleak ikasle asko izanda, haur baten bakarrik zentratzea zailagoa dela esan dezakegu, kasu honetan Asierrekin gertatu den gauza bera; tutoreak ez zuela antzeman arazo bat zegoela. Esan beharra dago ikastolaren ingurunea oso garrantzitsua dela; hau da, mendian egoteak erraztasun horiek ematen dizkiola (patio handiak, zelaiak, ikasle asko egotea…). Hirigunean kokatuta egongo balitz, ez litzateke berbera izango; ez lituzke patio handiak izango, ezta belardi handiak, eraikinak txikiagoak izango lirateke, igerilekua izateko zailtasun gehiago, hainbat eraikin batera egongo ziren (batxilergoa eta DBH adibidez…).

Beste aldetik, patio zabala izanik, haur askoz beteta daude (gaur egun jolastorduak zikloka daude antolatuta, hainbeste haur ez pilatzeko, baina nik bizi izandako garaian, 2 ziklo batera geunden jolastorduetan). Ondorioz, patioko irakasleak Asierri gertatutakoa ikusteko, zailago izan zuen. Haur gehiago izanda, teniseko pistan gertatzen ari zenaz konturatzea zailagoa izanik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario