Asti-Leku ikastolak hainbat helburu finkatuta ditu; hala nola, euskaraz
oinarritutako irakaskuntza bultzatzea, ikasleak aniztasunean hezitzea, eskubideen
bardintasunean hezitzea, sexu edo izate sozialeko inolako bereizkeria barik,
izpiritu kritiko eraikitzailea lantzea, ikasle-ikasle, ikasle-irakasle eta
irakasle-irakasleen arteko harremanak sustatzea, lanaren eta errespetuaren
balioak sustatzea, etabar.
Hau ikusita, ez dut uste eskolako helburuak erlazioa daukatenik egoera
honekin; izan ere, kanpoko ekintzak edo
egoerak eragin zuzena daukatenak dira. Hau da, eskola kanpoko bizitza edo
ingurunea izan daiteke egoera honen iturri nagusia.
Aipatu dudan bezala, eskolako
helburuetariko bat, ikaskideen eta baita ikasle-irakasle erlazioak sustatzea
izan daiteke, baina lehen mutil zintzoa baldin bazen, eta orain aldiz, ez bada,
aurretiaz esan bezala, eskolatik kanpoko arazoak izan daitezkeela pentsatzen
dut. Hala ere, errespetua, eskolako helburutzat hartzen da eta hori irakasleen
partetik ematen dela argi dago, baina ikasle horren errespetua irakasleekiko,
zalantzan jartzen dut.
Ikasle-irakasleen arteko harremana alde batera utziz, ikastola honetan
irakasleen arteko harremana (irakasle-irakasle) ona izatean baloratzen dute.
Honi buruz, esan beharra daukat helburu hori betetzen dutela. Irakasle
espezifikoak tutoreari bere laguntza eskaintzen diolako, berak momentu horretan
seguru aski beste eginkizun bat zeukan arren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario