domingo, 15 de mayo de 2016

AZKEN ATAL APLIKATUA

PROIEKTUAREN AZALPENA:
Gure proiekturako volleyball talde bat sortzea erabaki dugu; hau da, eskolaz kanpoko ekintza bat, non astean birritan entrenatuko den. Honen bidez, parte hartzea, errespetua, kirolaren balioak, …sustatu nahi ditugu; izan ere, ikasleei balore hauek erakustea edo transmititzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu eta kirola honetarako paregabea dela pentsatzen dugu. Kirola dirua irabazteko ez ezik, ikasleak etorkizun on bat izateko asmoz, hezitzeko tresna dela deritzogu.
Gure proiektua ez dugu ikastetxe zehatz baterako egin; edozein ikastetxerako bideratuta egon daitekelako eta guztien parte hartzea sustatu nahi genuenez, edozein ikastetxeko ikasle parte hartu ahal izango du, kultura aniztasuna eta inklusibitatea lantzeko asmoa geneukalako. Proiektu hau zentro kontzertatu edo pribatu batean egitekotan, gure asmoa izango litzateke aukera ematea zentro horietako ikaslek ez direnei proiektuan parte hartzeko. Apuntatzen diren ikasleen adina ikusita (hasiera batean 6 urtetik 12 urtera bitartean), talde mistoak sortuko genituzke.
Hala ere, EAEko ikastetxe batean zentratu gara, euskararen erabilera sustatu nahi dugulako, kultura ezberdinetako pertsonen artean.
Familien egoera sozio-ekonomikoak gure proiektuan, ez du eraginik izango; izan ere, proiektu hau aurrera eraman ahal izateko hainbat erakundeek esku hartuko dute diru laguntzak eskainiz; adibidez: udaletxea. Egoera sozialak ere, ez du eraginik izango edozein kulturako, herrialdeko, jatorriko,... ikasleak bertan parte hartu ahal izango dutelako.


ANALISIA:

  • HELBURUAK:
Sortutako proiektuak, zentroko helburuekin harreman zuzena duela esan beharra dago. Aztertzen hasi baino lehen, proiektuaren helburuak aipatuko dira:
  • Euskararen erabilera sustatu.
  • Pertsonek euren konpromesua hartzea, antolatu beharra.
  • Kidea arduratsu bezala agertzea, lankidetza sustatu.
  • Bakoitzaren interesetatik at eraikitzeko ahalmena sustatu eta denontzako onurak bilatzen dituen pertsonak eraiki
  • Emozioekin lan egitea, hauen egonkortasuna bilatuz taldekide bakoitzean.
  • Jarrera positiboak jorratzea, taldekideek aurrerapenak ikustean.
  • Errespetua jorratu.
  • Bizikidetza sustatu
  • Heziketa fisikoa sustatu.
Hasteko, kirol taldea eskolaz kanpoko ekintza izanik, heziketa fisikoa sustatu arren, euskaraz egingo dela esan beharra dago, horregatik euskararen erabilera sustatuko da, haurrei euskaraz egitea behartuko zaielako.
Kirol bat praktikatzerako orduan, konpromesua eta ardura izatea ezinbestekoa da; entrenamenduetara joaterako orduan, partiduetara… honek haurrengan antolakuntza eta konpromesua izatera behartzen du. Hau guztia kontuan hartuta, emaitza pozgarriak egongo dira, haurrak motibatuz.
Talde kirola izanik, talde lana jorratzeaz aparte, bakoitzak bere interesetatik at ikusteko ahalmena sustatzen da; taldea izanik, kideek besteen onurak bilatuko dituzte, azkenean denon onurak lortuz. Honekin batera, kideekin hainbeste gauzak bizitzerako orduan (partidak irabazi, galdu, giroa animatu…) emozioak ateratzen dira, hau haurretan oso garrantzitsua izanik. Honek guztiak haurra motibatzen du, eta haurra motibatuta ez badago, entrenatzaileen helburua, jarrera positiboak jorratzea izango da.
Kirola egiterako orduan errespetua ezinbestekoa dela esan beharra dago, gainera horretarako entrenatzaileak egongo dira. Hauek arauak ezarriz eta bizikidetza on bat egotearen arduratsuak izango dira. Beste aldetik, bizikidetza ere beste eskoletako haurrak sartzerako orduan sustatzen da.


  • BALIABIDEAK:
Giza baliabideei dagokienez, udaletxeak baliabide funtzionalak antolatzen ditu, guztien beharretara, taldeari babes ekonomikoa emateko. Beraz honen parte hartzea ezinbestekoa dela esango genuke. Hala ere, parte hartzen duten ikasleen gurasoek, hilabetean behin dirua eman behar dutenez, ekonomiaren sostenguan lagunduko duten zati garrantzitsua izango dira. Koordinatzailearen esku hartzea ezinbestekoa izango da; izan ere, bera taldearen nondik norakoak antolatu eta zehazteko baliabideak ditu. Entrenatzaileak, jokoa ezagutzen diren adituak izanik, irakasteko gaitasuna daukate. Volleyball-eko arduradunak beste ikastetxeekin harremanetan jarriko da, ikasleak ikasitakoa praktikan jartzeko, kirol honen praktikotasuna sustatzeko.
Baliabide materialei dagokienez, egoera hau, eskolan kokatzen da. Hain zuzen ere, volleyball-era jolasteko prestatuta dagoen zelaian. Kirol honetan aritzeko, ezinbestekoa den materiala honako hau da: volleyballeko sarea eta hau eusteko oinarriak eta zutoinak (makilak) , egokituta dagoen pilota eta egokiak diren jantziak (belaunetakoak, beharrezko elastikoak, bakoitza bere zenbakiarekin eta aproposak diren oinetakoak)
Baliabide funtzionalei dagokienez, diru inbertsioa egin beharko lirateke. Batez ere, proiektuaren hasieran, beharrezko materiala erosteko (bai jantziak baita beste material guztia ere). Denbora pasa ahala, gastuak murriztuz joango dira; hala ere, materiala berristeko gastuak beharrezkoak izango dira. Jantzien erosketa, haien esku geratuko da; hala ere, hilero ume bakoitzeko 10€ ordaindu beharko dituzte. Denbora aldetik, astean birritan entrenatuko dute (4 ordu astero), larunbatetan egingo diren beste taldeen kontrako partiduak kontuan izan gabe. Parte hartzen duten prestakuntza behatzean, esan beharra daukagu, prestakuntza behar duten bakarrak entrenadoreak direla; batez ere, umeekin pazientzia eduki behar dutelako, eta baita volleyballan jolasteko arauak jakin behar dituztelako.


  • EGITURA:
Egiturari dagokionez, proiektu honetan ondorengo hauek hartzen dute parte: Ikastetxeko kirol koordinatzailea, Volleyball-eko arduraduna, taldeko entrenatzailea, gurasoak eta udaletxea.
  • Koordinatzaileari dagokionez, kirol guztietako ordutegiak eta materiala modu egoki batean antolatzen ditu, bai entrenamenduena eta baita partiduenak ere. Kirol honetarako kantxa bakar bat dagoenez eta sei taldek praktikatzen dutenez, garrantzitsua da antolaketa on bat.   

  • Volleyball-eko arduradunak taldean parte hartu nahi duten umeen antolakuntzaz arduratzen da, adina eta sexua kontuan izanik. Arduradun honen rola da beste ikastetxeekin kontaktuan egotea partida eta txapelketa ezberdinak antolatzeko.

  • Talde bakoitzak bi entrenatzaile edukiko ditu, kirolean adituak direnak. Entrenatzaile guztien ardura da ikasle horiek prestatzea garapen fisiko eta pertsonalean.

  • Udaletxeari dagokionez, proiektu honetan honen betebeharra izango da babes ekonomikoa ematea, hau da, proiekturako beharrezkoak izango diren diru-laguntzak ematea. 

  • Gurasoei erreferentzia eginez, esan beharra dago egituraren zati garrantzitsu bat direla. Izan ere, gurasoak izango dira proiektua hau aurrera eraman ahal izateko diruaren zati bat emango dutenak. Hauek ere egituraren zati izango dira haien usteak eta iritziak kontuan izango direlako momentu oro proiektua hobetzeko asmoz.


  • TEKNOLOGIA:
Haurrak izanik eta eskolaz kanpoko ekintza izanik ere, entrenamenduetan zerrenda pasatuko da, nor dagoen eta nor ez dagoen apuntatuz. Honen bidez, kontrola egongo da, eta gurasoek teknikoki haurren kontrola izango dute. Gainera kontuan hartu behar da adin gutxiko haurrak direla.
Beste aldetik, apuntatzen diren haurren arabera, taldeak antolatuko dira. Hau ezin da jakin proiektua atera arte, beraz momentuz erantzunik gabekoa da. Behin zerrenda izanda, taldeak antolatuko dira, taldeka gutxi gora-behera 7-10eko kidez osatuz. Taldeko 2 entrenatzaile bilatuko dira.
Ondoren, ordainketaren kontuak direla eta, interneteko diru-sartzearen bitartez egingo dira. Alde batetik eskolako haurrek, eskolaren bidez ordainduko dute hilero (20 euro), eskolan ikasten ez duten haurrek aldiz, interneten bidezko diru-sartzea erabiliko dute ordaintzeko.


  • KULTURA:
Kulturaren helburua balioak, ohiturak, sinismenak, e.a. sustatzea da. Proiektu honi erreferentzia eginez, bertan kultura sustatzeko modua ondorengoa da; kirolaren balioak oinarritzat hartzeaz gain (diziplina, elkarbizitza, esfortzua, talde sentimendua…) egunerokotasunerako baliagarriak izan daitezkeen printzipioak sustatzea.
Kulturaren bidez, guztion artean sustatu behar dute parte hartze aktiboa kirolean. Kirol hau taldekoa denez, talde lanerako egokia dela uste dugu. Umeek beraien arteko erlazioa indartzen dute, jakin behar dute lehenengo momentutik talde bat direla eta haien artean errespetuz jokatu behar dutela.


  • INGURUNEA:
Gure proiektua aurrera eramango duen ikastetxea publikoa da, hori dela eta, maila sozioekonomiko ezberdineko ikasleak daudela esan dezakegu. Kultura desberdinak ere antzeman ditzakegu; izan ere, beste herrialde batzuetatik etorritako ikasleak daudelako. Hala ere, gure proiektuan ez du eraginik izango, aniztasuna sustatzea gure helburuetariko bat da eta.
Edozein inguruan kokatuta dagoen ikastetxean esku hartu nahi dugunez, inguru hurbilaren aspektuak ez dute eragin handirik izango; hala ere, ezinbestekoak diren baldintza batzuk daude; hala nola, jolasteko egokituta dagoen zelaia, hau da, zelaia zehaztuta daukana eta bertan zutoinak (makilak) jartzeko baliabidea; bai zelaian bertan eginda dauden bi zulo edo baita bi gurdi, zutoinak sostengatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario