Mostrando entradas con la etiqueta Teknologia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Teknologia. Mostrar todas las entradas

martes, 10 de mayo de 2016

KIMBERLY CASTRO PEREIRA- TEKNOLOGIA

TEKNOLOGIA: Zein(tzuk) erlazio bila daite(z(ke kasu honetan?

Teknologiari dagokionez, zuzendaritza taldeak errudunen gurasoekin izandako bilera aipatu dezaket. Teknologiaren barnean sartuko nuke egoeraren atal hau gurasoei deitzea eta beraiekin bilera izatea horrelako egoera baten erantzun teknikoa delako; hau da, nahiz eta errudunak beste batzuk izan edo zuzendaritza taldeko kideak beste batzuk izan; hau burutu egingo zen; egoera hauen aurrean eskolan inposatutako erantzun tekniko bat baita; erantzun tekniko honen helburua gurasoak informatzea izanik.
Beste alde batetik, atal honetan aipatu beharra dago, nahiz eta arazoa irakasleak joan ziren momentuan gertatu, haiek bertan egonez gero, berdina gertatu ahal izango zela; jatetxeko mahaiak eta aulkiak apurtu zituzten ikasleak oso astoraturik baitzeuden momentu horretan eta, ziur aski, irakasleak bertan egonda ere ezin izango zuten ezer ere ez egin. Beraz, esan dezaket, irakasleen presentzia ez dela baliabide teknikoa horrelako gauzarik edo arazorik ez gertatzeko.

Teknologia-Iosu Diaz Arizmendi

Teknologia: zeintzuk erlazio bila daitezke kasu honetan?
Teknologiari buruz hitz egiten dudanean, egoera hau azterketa batzuk egitean oinarritzen denez, bakoitzaren jakintasuna neurtzeko erabiltzen den metodoa izanik, hau teknikoa dela esan dezaket. Izan ere, azterketaren helburua bakoitzak dakiena neurtzea denez, helburua hau betetzea ez dago ez irakaslearen esku ezta ikaslearen esku ere. Egia da, ez dela berdina nork egiten duen azterketa emaitzaren aldetik, baina honek ez du zer ikusirik baliabide honen helburua aldatzen ez delako.

Nahiz eta egoera honen barruan ez agertu, azterketetan sartu baino lehenago bakoitzaren izen abizenak entzutean gelara sartu behar zinen irakasleak ezarritako lekuetan. Hau ere, teknikoa dela esan dezaket, lista pasatzearen helburua azterketara zein joan den jakitea da baina lista hori nork pasatzen duen eta azterketa egitera nor joaten den ez du eraginik erabilitako teknikaren helburuan.

Teknologia - Iker Abal Zabala

TEKNOLOGIA. Zein(tzuk) erlazio bila daite(z)ke kasu honetan?
Egoera kontuan hartzen badugu, ez da teknologiarik agertzen. Izan ere, teknologia justifikatutako ekintza bat da non helburu bat lortzeko balio duena. Gainera, ikasle guztientzako balio du.
Kasu honetan ez dagoenez irtenbide teknikorik lapurretarako; hau da, ez dago erantzun egonkorrik ziurtatzen diguna lapurtutakoa itzuliko digunik, irakasleak ez zuten behar bezala jokatu, inon ez zen agertzen nola jokatu behar zutelako. Diruaren itzulketa bermatuko zuen mekanismorik egongo balitz, ziur asko irakasleek egin egingo zuten.
Bestalde, bidaia bat izanda eta ikasleak irakasleen ardurapean egonda, hauek adi egon behar dira joan diren guztiak bertan egoteko. Horretarako, irakasleek erabili zuten prozedura: "lista pasatzea autobusean sartu baino lehen", teknikoa da. Izan ere, nahiz eta irakasleak edo ikasle taldea aldatu, emaitza berdina izango zen, ikasleen kopurua neurtu.

Teknologia-Maria Gomez Barral

Teknologia. Zeintzuk erlazio bila daitezke?

Berez egoera gertaera puntuala izan zen, hori dela eta ez dago egoera hauetarako planifikatu edo ezarritako bide edo konponbide teknikorik. Izan ere, egoera irakaslearen eskuetan baino gehiago ikasleen eskuetan zegoelako, eta urteko beste momentu bat izango balitz edo egoera beste bat izan balitz seguruenik hau ez litzatekela gertatuko. Horregatik, berez konponbidea edo egoera honen ekiditea, ikasleena dela esan beharra dago. Irakasleak alde egitea eta klasea kontrolatu ez izana eragina izan zuen arren, egoera honetan ikasleak dira gertaeraren eragile nagusiak, ez irakaslea. Izan ere,  irakaslea gelatik alde egiten zuen beste egoera batzuk eman ziren aurretik, zeinetan ikasleak lasai eta berdin berdin jarraitzen zuten lanean edo haien egin beharrekoak egiten.

Hori dela eta, konponbide tekniko edo planifikaturiko esku hartzerik ez dagoela ondorioztatu ditzakegu.

Teknologia-Uxue Guarrotxena Reka

Teknologia. Zein(tzuk) erlazio bila daite(z)ke kasu honetan?


Kasu honetan, esku-hartzerik egon ez arren, ikastolan jarraitu beharreko prozesua, ez litzateke teknikoa izango; hau da, ikastolako profesionalek egoeraz konturatu izan arren, konponbidea ez litzateke teknikoa izango. Haurren araberakoa izango litzateke prozesua funtzionatzeak edo ez, haurrak desberdinak direlako euren artean, eta bakoitzak prozesu baten aurrean erantzun ezberdinak izango dituelako. Haurren izaeraren, ohituren, heziketaren… arabera. Horregatik ez litzateke prozesu teknikorik egongo.


Asierrek ere aurrera egiteko, bere izaera (hainbeste gauzen artean) garrantzitsua izango litzateke, prozesu bat edo bestea erabiltzeko. Azken finean lortu behar dena, arazoa konpontzea da, baina baita etorkizunean egoera honek eragin txarrik ez izatea. Ondorioz ere, ez litzateke prozesu teknikorik egongo.

Laburbilduz, ez dago teknikoa den konponbiderik.

Teknologia-Iñigo Álvarez Piñero

TEKNOLOGIA


Nire kontakizunean teknologiari buruz egiten dudan aipamen bakarra informatika klasea da. Narrazioan zehar ez daukate garrantzi handirik ez teknologia ezta informatika klasea ere. Baina, esan beharra dago informatika gelara joan izan ez bagina, ezinezkoa izango litzateke geroago sortu zen liskar guztia. Horregatik badauka bere garrantzia kontakizunean.

Teknologia - Elena Guijarro Pérez

Zein(tzuk) erlazio bila daite(z)ke kasu honetan?
            Egoera honetan, teknologiarik ez dagoela esango nuke; izan ere, egoera honi irtenbidea emateko, irakasleek jarri zioten zigorra, ikastolak sustatzen dituen balioekin bat egin arren, ez da erantzun teknikoa.

            Tutoreak, lortzen ez duen arren, gelan ordena ipintzea da berak lehen egiten duen gauza. Honekin ikus daiteke, irakasleen lan ohitura, bakoitzak bere arazoak konpontzea dela, ahal duen moduan, noski. Kasu honetan, Mirenek, tutoreak, bakarrik ezin du konpondu, lehenik eta behin, Romani, irakasle espezifikoari gelan gelditzea eskatzen dio, berak ikasketa burua bilatzera doan bitartean, zuzendariarengana jo baino lehen. Esan daiteke, ikastolaren lan ohitura lan kooperatiboan eta koordinazioan oinarritzen dela. Irakasle espezifikoaren esku hartzea, ikastolaren irakasleen arteko lan kooperatiboaren lagina da.


            Aldez aurretik, gurasoek gertatutakoaz jakitun egon behar dira eta seguru aski batzar bat baino gehiago eduki zuten, guztion artean ados jartzeko, konponbide fin bat aurkitzeko nahiarekin. Azken batean, Natxok zigorra jaso zuen, klaseetara joan gabe ikastolara joan behar zuen, zuzendaritzakoen aginduak betetzera, jolastorduaren ostea, lurrean zeuden paperak jasotzera, guraso guztiei bidaliko zaizkion oharrak tolestea eta sobre batean sartu, … egoera horren errepikapena saihesteko helburuarekin.