martes, 15 de marzo de 2016

Kimberly Castro Pereira

NI ETA ESKOLA


2014-ko urtarilaren 27-a zen, irakasleen eguna, hain zuzen ere. Egun horretan jaialdi bat egiten da Bergarako Ipintza Institutuan, nik ikasi neban tokian. Egun hori heldu baino lehen, 2. batxilergokoak gai bat finkatzen dute eta hori parte hartzaileen artean zabaltzen da ( 3DBH-tik, 2. batxilergorainoko ikasleak), haiek egingo duten abesti, antzerki...aukeratzeko. Antolakuntza eta prestakuntza guztia 2.batxilergokoen esku dago: apainketa, ordena, musika...horregatik oso urduri genden danok, erantzunkizun guztia gurea zelako.

Eguna heldu zenean, goizeko 8-retan bildu ginen dena ondo antolatzeko eta azkenengo gauzak erosteko, nahiz eta jaialdia 12-etan hasi. 11:30 aldera, eskolako antzokia betetzen hasi zen, institutuko jendez, kanpoko ikasleez, gurasoez... Jaialdiari hasiera emateko, 2.batxilergoko ikasle guztiak “txoriak-txori” abestia kantatu genuen irakasle baten omenez. Ondoren, aurkezleak (2. batxilergoko 2 ikasle), jaialdiarekin jarraitzeko klase bakoitzari deitzen zieten; dantzak, kantuak, antzerkiak... klaseka egiten baitira. Dena den, 2. batxilergokoak talde txikietan, koadrilaka... hainbat dantza eta abesti antolatu genituen, jaialdia luzatzeko asmoz. 14-etan, jaialdiari amaiera emateko, 2. batxilergoko ikasle guztiak eta baita irakasleak ere, “ no rompas mas” abestia dantzatu genuen; oso momentu dibertigarria izan zen hura. Abesti honekin ikusle guzti-guztiak altxatzea lortu genuen eta guztiak eszenatokian sartzen ez giñenez, batzuk lurrera erori ziren.

Jaialdiaren ostean, bazkaria genuen irakasleekin batera Bergarako jatetxe batean; Tartufoan. Oso momentu dibertigarri eta barregarria izan zen, irakasleekin batera klaseko gauzak gogoratzen egon ginelako. Bazkaldu eta gero, irakasleak joan egin ziren eta ikasleak Dj-an gelditu ginen. Momentu horretan edariak edaten hasi ginen baita ere. Alkoholaren efektuaren ondorioz, mutil batzuk (Iker, Asier eta Julen) astakeriak eta tontakeriak egiten hasi ziren eta azkenean ez zitzaien ideia onik burutik pasatu. Sonbrillak, mahaiak, aulkiak... apurtzen hasi ziren eta jatetxearen jabea agertu zen; orduan, bertatik joateko eskatu zigun, hau da, bertatik bota zigun. Baita ere aipatu zuen eskolako zuzendariari jakinaraziko ziola gertatutakoa. Jatetxea Bergarako kanpoaldean dagoenez, igo eta jaisteko autobus zerbitzua jartzen dute bertakoek; beraz, autobusera abiatu ginen. Bertan, mutil horiek, Iker, Asier eta Julen, oraindik ere oso astoratuta zeudenez, saltoka ibili ziren autobusaren atzeko aldean eta txoferra haserrarazi zuten. Azkenean, Bergarara heldu eta bakoitza bere etxera joan zen.

Hurrengo klase egunean, zuzendaria eta ikasketa buruarekin batera, eskolako antzokian bildu ginen eta txarla eta bronka bat jaso genuen guztiok. Dena dela, aipatu ziguten errudunak agertzen baziren, zigorra bakarrik beraientzat izango zela; eta ez guztiontzat. Guztiok zekigunez nortzuk izan ziren, errekreo orduan ikasturte guztia klase batean bildu ginen eta haiei komentatu genien ez genuela guztiok zigorra nahi; ezta zuzendariaren gana joatea haiek izan zirela esatera; egokiena, gure ustez, haiek zuzendaritzara joatea zela eta, errudunak zirenez, erantzunkizuna hartzea. Denbora bat haiekin berba egin eta gero, azkenean pentsatu egingo zutela esan ziguten. Hurrengo egunean, berriz ere guztiak bildu ginen zuzendari eta ikasketa buruarekin eta errudunak agertu zirela esan ziguten, beraz, zigorra ez genuela guztiok izango esan ziguten. Bilera eta gero, guztiak Iker, Asier eta Julenei eskerrak eman genien erabaki egokiena hartu baitzuten. Azkenik, errudunak jakinarazi ziguten zigorra ondorengo hau izango zela: klasetik kanpoko orduetan hainbat lan egitea (atzeratutako lanak aurreratu, irakasleei hainbat klase nola antolatzen lagundu, liburutegiko liburuak ordenatu...).Guzti hau 2 asteetan zehar egin beharko zuten zigorra betetzeko; dena dela, zuzendaritza taldeak errudunei ere aipatu zieten horrelako zerbaitetan berriz ere sartuz gero, zigorra eskolatik hainbat astez kanporatuak izatea izango zela; baita ere, zentzuzkoa denez, errudunei jatetxean apurtu zutena ordaindu behar zutela esan zieten. Azkenik, zuzendaritza taldea, hau guztia eta gero, errudunen gurasoekin bildu zen egoeraren berri emateko eta baita haiek jasoko duten zigorraren berri emateko ere. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario