miércoles, 16 de marzo de 2016

Uxue Guarrotxena Reka

NI ETA ESKOLA

Lehen Hezkuntzako 5.mailan nengoen. Egun normala baitzen, goizetik eskolara joan, eta egunak aurrera egin zuen jolastordua heldu arte. Nire kurtsoan 5 gela geunden, nirea 5.C zen. 5.Bkoekin batera, euskaldun zaharreko gela zen. Esan beharra dago, kurtso osotik bakarrik nire gelako pertsonak eta B gelakoak ezagutzen nituela.

Nire ikastola, teniseko pista gorri bat dago, eta bertan hasi zen dena. Lehen esan bezala, jolastorduan geunden, eta nire lagunak (Maria, Leire, Nerea) eta ni, teniseko pista gorrira joan ginen. Ez dut gogoratzen zehazki zeran geunden bertan, orain dela asko izan baitzen. Bertan geundela, euskaldun zaharreko beste talde bateko mutil batzuk zeuden ere, jolasten hasiera batean. Beste taldekoak zirenez, banekien nortzuk ziren nahiz eta inoiz ez hitzik egin heurekin. Gu jolasten geundela, taldekoak zirenez, heuren jolasa hasi zela konturatu ginen.

Asier izeneko mutil bat euren taldean, gelan zegoen baina 3.mailara arte nire gelan egon baitzen, ezagutzen nuen nahiz eta urteak pasa izana.
Nire lagunak eta ni jolasten geundela, oihu batzuk entzuten hasi ginen. Ez ginen gehiegi arduratu, oihu batzuk baitziren. Hauek jarraitu egiten zutela konturatzean begiratu egin genuen eta Asierren oihuak zirela ikusi genuen. Bertara hurreratu ginen eta mutil batek Asierren burua bere hanken artean zuela ikusi nuen, belaunekin indarra egiten Asier ez joateko, ihesik ez egiteko. Burua helduta zuten bitartean, beste mutil guztiek ostikoak ematen hasi ziren bere ipurdian, buruan, besoetan…
Asierren mina sentitu nuen, bere aurpegiaren oroipena daukat, bi hanken artean gorantza begira zegoela, gorri-gorri eta gogor oihukatuz. Nire lagunak eta ni, geldi geratu ginen. Momentu horretan amorrua sentitu nuen. Zergatik egiten dute? hori zen pentsatzen nuen bakarra, zergatik? beste aldetik nire koldarkeriaz konturatu nintzen, zergatik ez noa Asier laguntzera? ondoren beldurra etorri zen; “asko dira, mutilak gainera, ez dut nahi berdina sufritzerik…”, pentsatu nuen, nahiz eta orain pentsatu Asier laguntzeagatik niri ez zitzaidala ezer gertatuko. Geldi geratu nintzen, beldurtuta, lotsatuta, penaz Asier begira, inguruko pertsona asko barreka zeuden bitartean.

Jolastordua bukatzerakoan gelara joan ginen danak. Hurrengo egunean Asierrengana hurreratu ginen nire lagun bat eta ni, eta galdetu genion gertatutakoari buruz, zerbait egingo bazuen edo ez. Berak ezetza eman zigun, beldurtuta zegoelarik. Guk ez genuen ezer esan, inori, eta egia esan ez nituen berriz horrelako agresioak ikusi Asierrengan, nahiz eta orain jakin Asierrek bullyinga sufritu izan zuela DBHko zenbait kurtso pasatu arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario