NI ETA ESKOLA
DBH 3. mailan negoen, beraz, 13 edo 14 urte nituen; izan ere, abendukoa naiz. Euskarazko klase batean geunden, Miren Matanzasekin, eraikuntzaren goiko solairuan. Klaseko mahaiak binaka jarrita zeuden, eta bakoitzak bere mahaia zeukan; idazmahai bakoitzaren bekaldean nahi genituen liburuak, estutxeak... lagatzeko.
Ni egunero Natxoren ondoan jesartzen nintzen, beti berarekin jesartzeko agindua jasotzen nuen, eta gogoratzen dudala, iraganean oso mutil zintzoa zen; baina hau eta gero ez nekien zer pentsatu.
Miren irakasle zorrotza izateaz gain, oso irakasle ona baitzen. Momentu horretan nire tutorea ere. Egun horretan, komunera joan zen, aditzen ariketa batzuk banatu eta egiten utzi zigun bitartean. Komunetik irten eta fotokopia batzuk egitera jaitsi zen idazkaritzara, edo hori esan zigun komunetik bueltatu bezain laster. Hori egiten zuen bitartean, Natxok, nire alboan jesarrita zegoen mutilak, bere aulkitik altxatu eta irakaslearen mahaian zegoen guztia lurrera bota zuen, zur eta lur gelditu ginen guztiak. Ez genuen egoera hori inoiz bizi, nik behintzat ez. Ez dut oso ondo gogoratzen, baina oso bihurriak ziren beste batzuen laguntza zeukan Natxok ere. Irakaslearen mahaia lurretik altxatu zuen, berarekin ezin zuela gogoratzen dut, beraz horizontalki jarri zuen eta arrastraka eraman zuen atearen alboraino. Mahaia atearen atea izango balitz bezala jarri zuen, horrela benetako atea zabaldu bezain laster mahaiarekin aurkituko zen, sarrera oztopatuz.
Egia da ikasle askok gorrotatzen ziotela, Mireni; batzuetan pasatzen baitzen, ez soilik irakasterako orduan, baizik eta, ikasleekin, ezer egiten ez zutenekin batez ere; esan bezala, nirekin oso ondo eramaten baitzen eta gainera edukiak oso ondo azaltzen zituela uste dut, gero batxilerren ere berarekin topo egin nuen, eta berriz nire irakaslea izan baitzen. Gero, oso maitakorra zen eta azken finean agurtzerako ordua heldu zenean, pena handiz agurtu nuen.
Kontatzen negoenera bueltatuz, klase guztia hankaz gora zegoen, gainera erratzen ez banaiz, klaseko leihoak zabalik zeuden, klasean zegoen haizeak, errezelak klasetik kanpo eramaten baitzituelako Mirenek, klasera bueltatu zenean, atea zabaldu eta guk espero genuenarekin aurkitu zen, ikusi zuen lehenengo gauza mahaia izan zen. Karrajuan momentu horretan Roman zegoen, beste irakasle bat. Beraz, Mireni gertatutakoa ikusi zuen, eta berehala gure klasera etorri zen, Miren Gotzoneren bila, DBHko ikasketa buruaren bila, joaten zen bitartean. Horrek esan nahi du, Mirenek klasetik kanpo denbora gehiago eman zuela.
Miren eta Gotzone klasera bueltatu zirenean, Natxo bere mahai gainera igo zen, eta oihukatzen hasi zen; esan zituen hitz guztietatik hauek dira orain gogoan ditudanak: “Hija de puta” esaldi hori askotan errepikatuz. Nik ez nekien zer egin, ez nekien non sartu ere ez, klasekide guztiak elkar begiratzen genuen, egonezin begiradaz. Aurretiaz bagenekien endredatzaile (liante) bat zela, baina ez nuen kapaz ikusten guzti hau momentu batean sortzeko.
Egun horretan ez genuen jolastordurik izan, goiz osoa egoera horri buruz hizketan egon ginen, eta beste klaseak ez aztoratzeko klasean gelditzeko agindua jaso genuen. Miren, Roman eta Gotzone klasetik ateratzen saiatzen ziren, baina ez zuten lortzen, azkenean, ekinez lortu zuten. Klasetik atera, eskailerak jaitsi eta zuzendariaren bulegora sartu zen. Uste dut kostata izan arren, falta larri bat jarri ziotela eta klasera ez zen bueltatu aste bat pasa zen arte. Hori bai, ikastola garbitzen eta agintzen zioten guztia egiten ikusten genion egunero.
Momentu hau ez dut inoiz ahaztuko. Nire ustez oso mutil ona baitzen nahi zuen jendearekin, nirekin harreman ona zeukan behintzat. Baina klasetik at zituen arazoak, edo sartzen zen arazoetan “burua galtzera” eraman zion.
DBH amaitzean ikastolatik alde egin zuen, eta DBHko tituluaren bila etorri zenean, Batxilerren geundenean, bueltatu zen eta ia gehiengoei ez gintuen ezagutu, tamalgarria bai.
DBH amaitzean ikastolatik alde egin zuen, eta DBHko tituluaren bila etorri zenean, Batxilerren geundenean, bueltatu zen eta ia gehiengoei ez gintuen ezagutu, tamalgarria bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario