martes, 15 de marzo de 2016

Iosu Diaz Arizmendi

NI ETA ESKOLA

Batxilerlergoa amaitu zuten nire ikaskide guztiek eta guk errepekuraketak genituen aurretik ez genuelako gainditu. Filosofia, Ekonomia, Historia eta Gaztelaniako azterketak nituen. Astebetean egin behar genituen guztiak, hurrengo astean selektibitatearen bigarren deialdia hasten zelako.


Ez dakit sortez edo nire lanaregaitik baino guztiak gainditu nituen, nik uste dut irakasleek asko lagundu zidatela. Beraz, selektibitatea prestatzen hasi behar nintzen astebete falta zelako. Ez nuen gogo handirik, aspertuta nengoen ikastearena eta izugarrizko egualdia egiten zuen, gainera nire lagun guztiek jai zuten iada. Niretako izugarrizko lana zen berriro ere etxean sartuta egotea, Bergarako udako futbol txapelketan jolasten nuen eta atsaldeak han pasatzen nintuen, pentsatu nuen selektibitatera ikasi barik joatea. Ziur nengoen goi mailako modulu bat egin behar nuela horregaitik ez nion beldurrik ez gainditzeari.


Hiru mutil gindoazen bigarren deialdira, Lander, Gaizka eta ni. Guztiok gainditu genuen batxilergoa justu-justu eta froga egitera joan ginen Donostira. Lehenengo egunean, Landerren aitarekin joan ginen, Ingeleseko eta Gaztelaniazko azterketak genituen, beraz ez ginen oso urduri joan. Ingeleseko azterketatik nahiko pozik irten eta tortila pintxo bat jatera joan nintzen. Gaztelaniazko azterketa hamaiketan zen beraz denbora genuen botata egoteko.


Azterketa amaitu eta Bergarako bidea hartu genuen, hirurok lasai geunden egindakoarekin. Hurrengo egunean Geografiako eta Euskerazko azterketak genituen eta Geografia nahiko gustatzen zitzaidan beraz konfiantza osoarekin egin nuen azterketa. Euskerazko azterketa oso erreza zela esan ziguten eta horrela izan zen, bertan atera nuen notarik altuena. Egun honetan nire aita etorri zen bila Donostia aldean zegoelako. Bergarara heldutakoan futbol partida neukan.


Azkenik, Historiako azterketa gelditzen zen. Aurreko gauean urduritasun pixkat izan nuen eta horregatik apunteei begirada bat botatzea erabaki nuen. Hala ere, nahiko lasai joan nintzen urteko azken froga izango zenera. Udan nengoela sentitzen nuen jada, aske nintzela. Goiz esnatu behar izan ginen autobusa hartu behar genuelako, ez geneukagun kotxerik. Gainera, Donostian bertan ere garraio publiko bidez gerturatu ginen unibertsitatera, eta nahiko nekatuta bukatu genuen. Ordu bete lehenago heldu ginen eta bertan agertu zen gure Historiako maisua, Mikelo. Kezka batzuk genituenez, baina denbora asko ez genuenez bi gai laburtu zizkigun. Eta eskerrak, gai hauetako bat azterketan galdetu baitzuten. Egun polita izan zen orokorrean batxilergoa bukatu nuela sentitu nuelako.


Egun batzuk pasa ostean, ez dut gogoratzen zenbat, aita berriekin heldu zen etxera. Ikastolako lankide batek selektibitateko notak internetera igo zituztela jakinarazi zion.



NAN zenbakia bertan sartu eta… 4.000! Gaindutu egin nuen eta gainera Espainiako nota baxuena atera nuen gainditutakoen artean. Poz handia sentitu nuen, munduko errege banintz bezala. Bukatu nuen batxilergoa, bukatu nuen selektibitatea eta gainera dena gainditu nuen. Lagunekin ospatu nuen hurrengo egunetan. Uda polit eta luze baten aurrean nengoen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario