martes, 10 de mayo de 2016

Egiturak-Maria Gomez Barral

Egiturak. Zer esan genezake kasu honetan egituraren eraginkortasinari buruz?

Berez egoera gertaera puntual bat izan zen, hori dela eta eskolak ez zuen ezer egin egoera honen aurrean, izan ere ez zen izkanbilatik haratago joan. Hori dela eta esan dezakegu kasu honetan egitura ez zela eraginkorra izan, izan ere, zentroak ondorio edo zerbait egin beharrean gertaera gertatu izan ez balitz moduan aurrera egin zuen, guri ezer esan gabe ezta errieta botaz. Hala ere, aurretik aipatu dudan moduan, gauza puntuala eta laburra izan zen, inorengan eragin izan ez zuena eta eskolako baliabideetan eragina izan ez zuena. Hau da, gelan bertan gelditu zen arazoa.

Baliabideak-Maria Gomez Barral

Baliabideak. Giza baliabideak, baliabide materialak ( espaizio eta material didaktikoa) eta baliabide funtzionalak ( denbora, dirua eta prestakuntza). Nola erabili dira kasu honetan?

Giza baliabideei dagokionez, berez, irakaslea, ikasleak eta baita ere, modu ez zuzen batena zuzendatitza taldeak parte hartzen dute egoera honetan. Izan ere, ikasleak egoeraren sortzaileak edo izan zirelako eta haiek direlako protagonistak egoera eta gertaera honetan. Bestetik, irakasleadago, izan ere, berak egoeraren barruan satruta zegoen hasieran eta alde egin zuenean zegoen borroka edo iskanbila areagotu eta handitu egin zen, hori dela eta, bera ere eragin nabaria izan uen egoera honetan. Azkenik, zuzendaritza taldea dago modu ez zuzen batean egoeran eragina izan duena. Izan ere, zuzendaritza taldekoek ikasleei askatasun osoa eman ziguten gure artean azterketen daten erabakia hartzeko, inolako muga edo ezer barik, dena gure eskuetan gelditu zen. Hori dela eta, egoeran ere sartu ditzakegu zuzendaritza taldekoak.

Baliabide materialei dagokionez, berez egoera batxilergoko eraikineko gela baten barruan gertatu zenez, ondorioztatu ditzakegu gelako materiala eta bestelakoak erabiltzen genituela.

Baliabide funtzionalei dagokionez, denbora galdu genuen harren, zentroari ez zitzaion inolako diru edo denbora galtzea suposatu, izan ere, tutoretz ordu batean egin genuen, egin beharrekoak bukatu genituenean eta egiteko beste ezer gelditzen ez zitzaigunean. Bestetik, prestakuntzari dagokionez, egoera honetan ez zen inolako prestakuntzarik egon, izan ere, momentu puntual patean gertatutako egoera izan zen.

Helburuak-Maria Gomez Barral

Helburuak. Ba al du gertatutakoak erlaziorik zentroko helburuekin?


Kasu honetan, antzeman ditzakegu eskolak sustatu nahi dituen helburuetako asko betetzen ez direla, izan ere, elkarbizitza (errespetua), elkar lana  eta ikasle irakasleen arteko harremanak sustartzea hauetariko batzuk izanik.


Elkar-bizitzari dagokionez, ikastolaren helbuetako bat izan arren, esan dezakegu helburu hau ez dela bete egoera honetan; izan ere, elkar bizitzak sustatzen dituen baloreetako asko, apurtu egin zirelako momentu honeta. Errespetua besteekiko eta besteen iritziekiko esate baterako. Aipatu beharra dago, kasu honetan, errespetu falta larriak izan zituztela ikasleek, bai andereñoarekiko, bai beste gelakideekiko, baina batez ere, ikasleen ordezkaria zen neska horrekiko.


Elkar lanari dagokionez, bete ez den beste helburuetako bat dela aipatu beharra dago. Berez, zentroak ikasleen nagusitasuna eta heldutasuna sustatzeko, azterketen erabakia gure eskuetan uzten dute. Hala ere, egoera honetan, heldutasun falta handia nabaritzen da, batez ere ikasle batzuen eskutik. Bestetik guztiok oihukatzen, barrezka eta zarataka egoteak, erabakiak hartzeko arazo handiagoak sortzen zituen; hau da, talde lana eta gure arteko adostasunak ostopatzen zituen.

Ikasle irakasleen arteko harremana sustatzeari dagokionez, esan beharra dago ikastolaren helburu nagusietako bat dela, eta besteen moduan bete ez zen horietako bat. Izan ere, irakasleak egoera ikusita alde egitea eta arazoa gure eskuetan uztea erabaki zuen. Momentu honetan nabaritu dezakegu irakasleak ikasleekin izan beharreko inplikazioa alde batera utzi eta arazotik alde egin zuela, dena gure eskuetan utsiz eta ondorioz kaosa sortuz gelan. Izan ere, irakasleak, alde egin beharrean gelan geratu izango balitz, seguruenik hau mosteko bideak edo topatuko lituzkela, gure urduritasuna gutxituz eta egoera kontrolatuz.

Egiturak-Iñigo Álvarez Piñero

EGITURAK



Nire idatzian ez dut aipamen berezirik egiten eskolako egitura orokorrari, baina badakit zein den. Lau talde nagusitan ezberdintzen da: zuzendaritza, irakasleak, langileak eta familiak. Talde hauen garrantzi eta botereari dagokionez, zuzendaritza lehenengo postuan egongo litztaeke, honen azpian irakasleak eta azkenik eskolako langileak.

Nire kontakizunari erreparatuz, argi ikusten da aipatu dudan botere banaketa, izan ere, tutorea (irakasleak) ikusten duenean ezin duela arazoa konpondu bere gainetik dagoen elementuari pasatzen dio ardura (zuzendaritza).

Ingurunea- Iñigo Álvarez Piñero

INGURUNEA



Ingurunea eta honen eragina ez da gehiegi nabarmentzen kontakizunean, hala ere, ezagutzen dut.

Alde batetik, nire eskola Portugaleten dago. Kontuan izanda ezkerraldeko Ikastola handiena dela, bertan ikasten dituzten ikasle gehienak ezkerraldean bizi dira. Ikasleak klase ertaineko familiakoak dira eta hori dela eta, berdintasun handia egoten da normalean ikasleen artean. Lehen aipatu dudan bezala, nahiko zentro handia da eta horregatik batzuetan zaila da ikasle eta irakasle guztien artean hurbiltasuna izatea.

Nahiz eta herri handi batean kokatuta egon, aipagarria da Ikastola nahiko zabala dela eta naturarekin kontaktuan egoteko zelai handiak dituela.

Beste aldetik, aipatu beharra dago kontakizunaren protagonisten ingurunea. Bi ikasle gatazkatsuak Portugaletekoak dira eta beste ikasle guztiek ezkerraldean zehar (Santurtzi, Portugalete, Sestao, Barakaldo) bizi dira. Zuzendariaren bizilekua ez dut ezagutzen, baina badakit tutorea Getxon bizi dela.

Ingurunea-Uxue Guarrotxena Reka

Ingurunea. Ikusten al duzue erlaziorik ingurunearekin (ingurune administratiboa, ingurune hurbila…?
Kontatutakoa Lauro Ikastolan gertatu zen, Loiuko eskola kontzertatu bat. Kokapena Lauroeta Auzoko nekazal ingurunean aurkitzen da. Lauro familien kooperatiba da. Ingurune zabal batean kokatuta dago, patio handiekin eta belardi zabalekin. Maila sozioekonomikoa, ertain-altua da, eta ikastola handia izanik, maila bakoitzeko 5 gela ditu; hau da, ikasle eta irakasle asko daudela. Ondorioz, irakasleak ikasle asko izanda, haur baten bakarrik zentratzea zailagoa dela esan dezakegu, kasu honetan Asierrekin gertatu den gauza bera; tutoreak ez zuela antzeman arazo bat zegoela. Esan beharra dago ikastolaren ingurunea oso garrantzitsua dela; hau da, mendian egoteak erraztasun horiek ematen dizkiola (patio handiak, zelaiak, ikasle asko egotea…). Hirigunean kokatuta egongo balitz, ez litzateke berbera izango; ez lituzke patio handiak izango, ezta belardi handiak, eraikinak txikiagoak izango lirateke, igerilekua izateko zailtasun gehiago, hainbat eraikin batera egongo ziren (batxilergoa eta DBH adibidez…).

Beste aldetik, patio zabala izanik, haur askoz beteta daude (gaur egun jolastorduak zikloka daude antolatuta, hainbeste haur ez pilatzeko, baina nik bizi izandako garaian, 2 ziklo batera geunden jolastorduetan). Ondorioz, patioko irakasleak Asierri gertatutakoa ikusteko, zailago izan zuen. Haur gehiago izanda, teniseko pistan gertatzen ari zenaz konturatzea zailagoa izanik.

Teknologia-Uxue Guarrotxena Reka

Teknologia. Zein(tzuk) erlazio bila daite(z)ke kasu honetan?


Kasu honetan, esku-hartzerik egon ez arren, ikastolan jarraitu beharreko prozesua, ez litzateke teknikoa izango; hau da, ikastolako profesionalek egoeraz konturatu izan arren, konponbidea ez litzateke teknikoa izango. Haurren araberakoa izango litzateke prozesua funtzionatzeak edo ez, haurrak desberdinak direlako euren artean, eta bakoitzak prozesu baten aurrean erantzun ezberdinak izango dituelako. Haurren izaeraren, ohituren, heziketaren… arabera. Horregatik ez litzateke prozesu teknikorik egongo.


Asierrek ere aurrera egiteko, bere izaera (hainbeste gauzen artean) garrantzitsua izango litzateke, prozesu bat edo bestea erabiltzeko. Azken finean lortu behar dena, arazoa konpontzea da, baina baita etorkizunean egoera honek eragin txarrik ez izatea. Ondorioz ere, ez litzateke prozesu teknikorik egongo.

Laburbilduz, ez dago teknikoa den konponbiderik.