martes, 10 de mayo de 2016

Ingurunea-Iosu Diaz Arizmendi

Ingurunea: ikusten ahal duzu erlazioarik ingurunearekin (ingurune administratiboa, ingurune hurbila…)?
Lehenik eta behin, esan beharra dago inguruneak ez duela eragin handirik egoera honetan. Atal honetan Aranzadi ikastola aipatu dezaket, nik ikasitako ikastola. Aranzadi ikastola gipuzkoako herri txiki batean kokaturik dago, Bergaran. Ikastetxe hau kontzertatua da eta herri erdialdean kokatuta dago. Kontzertatua izanik, maila- sozio-ekonomikoak garrantzia du; bertara joaten diren ikasleen eskonomia-maila erdi-goi mailakoa izanik. Hori dela eta, aipatu beharra dago,  bertara ez direla atzerritar eta ijito asko joaten. Azkenik, aipatu beharra dago baita ere gurasoek, haien maila ekonomikoaren ondorioz,  haien seme-alabeei eskolaz kanpoko hezkuntza eskaini ahal dietela.
Beste alde batetik, Donostiako Euskal Herriko Unibertsitatea ere ingurunearen barneaan sar dezakegu. Ingurune honek eragina du, bigarren selektibitatera joan nintzelako eta hori bertan gauzatzen delako. Bertara, lehenengo selektibitatea egiten ez duten gipuzkoako ikastetxe guztietako ikasleak joaten dira; beraz, maila sozio-ekonomikoak ez duela eraginik esan dezaket.

Ingurune hurbilari dagokionez, esan beharra dago hau dena Donostiako EHUko unibertsitatean gertatu zela eta notarena Bergaran, nire etxean. Gertaera hau, ikastetxearekin erlazionatzen dut, Batxilergoa amaitu ostean egin beharreko azterketak direlako eta etorkizunerako baliogarriak direlako.

Teknologia-Iosu Diaz Arizmendi

Teknologia: zeintzuk erlazio bila daitezke kasu honetan?
Teknologiari buruz hitz egiten dudanean, egoera hau azterketa batzuk egitean oinarritzen denez, bakoitzaren jakintasuna neurtzeko erabiltzen den metodoa izanik, hau teknikoa dela esan dezaket. Izan ere, azterketaren helburua bakoitzak dakiena neurtzea denez, helburua hau betetzea ez dago ez irakaslearen esku ezta ikaslearen esku ere. Egia da, ez dela berdina nork egiten duen azterketa emaitzaren aldetik, baina honek ez du zer ikusirik baliabide honen helburua aldatzen ez delako.

Nahiz eta egoera honen barruan ez agertu, azterketetan sartu baino lehenago bakoitzaren izen abizenak entzutean gelara sartu behar zinen irakasleak ezarritako lekuetan. Hau ere, teknikoa dela esan dezaket, lista pasatzearen helburua azterketara zein joan den jakitea da baina lista hori nork pasatzen duen eta azterketa egitera nor joaten den ez du eraginik erabilitako teknikaren helburuan.

Kultura-Iosu Diaz Arizmendi

Kultura: zer  nolako kultura mota (balioak, lan egiteko ohiturak…) antzeman daitezke gertakizun honen azpian?
Kulturari dagokionez, aipatu beharra dago eskola kulturak garrantzi handia duela. Eskola kulturaren barnean balioak, sinesmenak, ohiturak… sartu ditzakegu; ikasle bakoitza era desberdin batean hezitzeko helburua izanik. Kasu honi dagokionez, kulturaren eginbeharrak betetzen dira, eskolan balioak, sinesmenak...transmitituz egoera aurrera eramaten baita.
Ikastetxean ikasle guztiei balio berdinak transmititzen dizkiete baina guztiek ez dute era berean barneratzen balio horiek. Aipatu beharra dago, ikastetxean gehien aldarrikatzen den balioa berdintasuna dela; hori dela eta, guztiei era berean ebaluatzen digute; kasu honetan, selektibitatearen bidez. Dena dela, bertan, bakoitzak barneratutako balioak era desberdinetan isladatzeko edo transmititzeko aukera ematen digute.

Hau guztia aipatu eta gero, esan beharra dago, egoera honeta eskola kulturak bere papera betetzen duela.

Egitura-Iosu Diaz Arizmendi

Egitura: zer esan genezake kasu honetan egituraren eraginkortsunari buruz?

Kasu honetan, egiturari dagokionez, tutorea aipatu dezaket; Mikelo, hain zuzen ere. Bera izan zen gehien lagundu ziguna azterketako egun berean haren laguntza eskainiz; oso lagungarria izan zena. Dena dela, egituran, beste irakasleak ere parte hartzen dute; Mikelok ematen ez zigun ikasgaietakoak: euskerakoa, ingelesekoa eta gaztelaniakoa; haien prestakuntza eta laguntzari esker azterketa gainditzea lortu nuelako eta azterketa eguna heldu baino lehen haiek izan zirelako gure zalantzak argitzeko prest egon zirenak.

Baliabideak-Iosu Diaz Arizmendi

Baliabideak: giza baliabideak, baliabide materialak (espazioa eta material didaktikoa) eta baliabide funtzionalak (denbora, dirua eta prestakuntza). Nola erabili dira kasu honetan?
Giza baliabideei dagokioenez, gurasoak, irakaslea eta ikasleak aipatu ditzakegu. Irakasleak, multzo honetan sartzen dira, haiei esker prestakuntza egoki bat jaso nuelako azterketa gainditzea lortuz. Irakasleen artean, Mikelo irakaslea da egoera honetako baliabiderik esanguratsuena; azterketa egunean bera agertu baitzen gutaz arduratuz eta azkenengo azalpenak emanez. Azalpen horien artean, ikasgai bateko bi gai azaldu zizkigun eta horietako bat azterketan sartu zen; beraz,  egoera honetako giza baliabide garrantzitsu bat dela esan dezaket oso lagungarria izan baitzen momentu horretan. Ikasleei dagokienez, aipatu beharra dago giza baliabide esanguratsua ere izan zirela guztion artean zalantzak argitzea lortu genuelako; elkarren arteko laguntza eskeiniz. Gurasoen aldetik, haien parte hartzea ezinbestekoa izan zen haiek izan zirelako Bergaratik Donostiara eramaten zigutenak; baita  lasaitasuna transmititzen zigutenak ere; haiek, alde batetik, gu baino urduriago egon arren.
Baliabide materialei dagokienez, egoera honetan ez daude asko; dena dela, aipatu beharra dago,  egoera hau Donostiako Euskal Herriko Unibertsitatean gauzatu zela. Materialari erreferentzia eginez, apunteak aipatu beharko lirateke; horiek erabiliz azterketako prestakuntza on bat lortu nuelako.

Azkenik, baliabide funtzionalak aipatu behar dira. Atal honetan irakasleek emandako prestakuntza aipatu dezakegu; izan ere, haiek emandako erraztasun eta laguntzei esker, azterketa gainditu nuen. Beste alde batetik, ikasten emandako denbora ere aipatu dezaket; nahiz eta denebora hori gutxi izan. Aipatu beharra dago, uda hasiera zela eta nire lagun guztiak jada oporretan zeudela; beraz, ikasten ez nuen denbora askorik eman. Nire aldetik ere prestakuntza bat egon zen, apunteak hartzea eta horiek ordenatzea eta zuzentzea hain zuzen ere.

Helburuak-Iosu Diaz Arizmendi

Helburuak: ba ahal du gertatutakoak erlazioari zentroko helburuekin?
Lehenik eta behin, zentroko helburuak aipatu behar dira:
  • Ikasleen artean bizikidetza arauak sustatu.
  • Ikasle-ikasle arteko elkarreragina bultzatu.
  • Ikasle-irakasle elkarreragina bultzatu.
  • Ikasleen artean autonomia sustatu.
  • Euskararen erabilera sustatu.
  • Etorkizun akademikorako prestakuntza jasotzea


Hauek, zentroko helburuetariko batzuk baino ez dira; beste askoz gehiago baitaude. Hauek kontuan izanik, esan beharra dago batzuk ez dutela zer ikusirik egoerarekin. Beste batzuk, berriz, erlazio zuzena dute; hala nola: etorkizun akademikorako prestakuntza jasotzea, euskararen erabilera sustatzea eta ikasleen artean autonomia sustatzea.

Lehenengo helburuari dagokionez, erlazio zuzena du ikastetxean jasotako prestakuntzari esker, azterketa gainditu nuelako; goi mailako ikasketa ezberdinak jasotzeko ateak irekiz; hau da, etorkizunerako prestakuntza akademikoa lortuz. Bigarren helburuari erreferentzia eginez, zentroak bere betebeharrak lortzen ditu; ikastetxean euskararen erabilera bultzatuz, euskaraz autonomimoki espresatzeko gaitasuna lortu nuen; azterketan hori isladatuz.  Azkenengo helburuari dagokionez, aurrekoarekin ere erlazioa du. Ikastetxean autonomikoki jarduten erakusten digute, horri esker, azterketa era autonomoan egiteko gai izan nintzen.

KIMBERLY CASTRO PEREIRA - HELBURUAK

HELBURUAK: Ba al du gertatutakoak erlazioarik zentroko helburuekin?

Atal hau aztertzen hasi baino lehen, zentroko helburuak zeintzuk diren aipatu beharra dago; adibidez:
  • Ikasleen artean bizikidetza arauak sustatu.
  • Irakasle-ikasle erlazioa bultzatu.
  • Ikasle-ikasle erlazio egokia sustatu.
  • Euskararen erabilera sustatu.
  • Hezkidetza plana garatu.
  • Ikasleei formakuntza eta prestakuntza eskaini.
  • Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera egokia bultzatzea irakaste- eta ikaste-prozesuan.
  • Ikasleak goi-maila lortzeko bidean jarri

Hauek, ikastetxearen helburu batzuk baino ez dira, beste asko eta asko baitaude. Hau kontuan izanik, esan beharra dago, gertatutakoak ez duela zentroaren helburu batzuekin bat egiten; bi hauekin hain zuzen ere: ikasleen artean bizikidetza arauak sustatu eta metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera egokia bultzatu.

Lehenengoari dagokionez, aipatu beharra dago, egoera honetan ez dela betetzen; batez ere errespetuaren aldetik. Egoeraren azalpenean argi ikus daitekeenez, ikasle hauek ez dute inolako errespeturik adierazten jatetxearekiko eta, berez, eskolak, bizikidetza arauen bitartez, ikasleei errespetuaren garrantzia transmititu behar diete; baita momentu oro portaera egokia zer-nolakoa izan behar den ere. Bigarren helburuari dagokionez, argi ikus daitekeenez baita ere, ikasleak ez dute jatetxeko materiala (aulkiak eta mahaiak) era egokian erabiltzen eta hau ere eskolako helburuen barnean sartzen da: materialak eta edozein motako baliabideak era egokian erabiltzen jakitea ikasgelan eta ikasgelatik kanpo, noski. Beraz, aurretik aipatu dudan bezala, bi zentroko helburu hauek ez dira betetzen.