martes, 10 de mayo de 2016

Kultura-Uxue Guarrotxena Reka

Kultura. Zer nolako kultura-mota (balioak, lan egiteko ohiko moduak…) antzeman daitezke gertakizun honen azpian?

Inplikazio edo interes falta egon zen behaketan; alde batetik patioko irakaslea ez zen adi egon, eta ez zuen ezer ikusi. Bestetik, tutoreak gelan ez zuen ezer antzeman edo inplikazio eta interes falta zegoen, horrelako gauzak gertatzen direnean, gela orduetan influentzia izaten dutelako. Orokorrean arazo hauek detektatzerako orduan tutoreak ez zuen ondo jokatu. Honekin bat eginez, tutore horren formakuntza guztiz egokia ez zela ere ondorioztatu daiteke. Ondorioz, ikastolak bere balioak eta proposatutako helburuak bete ez dituela esan daiteke.

Ikasle eta tutorearen arteko konfiantza ikastolako helburuetariko bat delarik, kasu honetan helburu hau sustatzen ez duela esan dezakegu; sustatu egingo balu, Asierrek tutoreari kontatuko lioke.

Egiturak-Uxue Guarrotxena Reka

Egiturak. Zer esan genezake kasu honetan egituren eraginkortasunari buruz?


Egitura ez zen eraginkorra izan; bullying kasu bat dagoenean, eskola izan behar da egoera antzematen duena. Behin tutoreak edo irakasleren batek ikusi edo zerbait gertatzen ari dela antzematen dutenean, zenbait pausu jarraitu beharko lituzkete arazoari konponbidea bilatzeko. Adibidez: zuzendaria informatu, gurasoekin hitz egin, ikasleekin hitz egin, Asierrekin hitz egin ere eta beharreko erraztasunak eman, gaiari buruzko heziketa sustatu gela barruan…


Baina kasu honetan ez da prozesurik jarraitu, haurrak (Asierrek) ez duelako ezer esan, ikusle pasibook ere ez, eta irakasleek ez zutelako ezer ikusi eta ez ziren egoeraz konturatu.

Beste aldetik ikasle erasotzaileek ez zituzten ikastolako arauak jarraitu, eta ikusle pasibook ez genuen kide bezala jokatu, irakasleei geratutakoa ez kontatzean.

Baliabideak-Uxue Guarrotxena Reka

Baliabideak: giza-baliabideak, baliabide materialak (espazioa eta material didaktikoa) eta baliabide funtzionalak (denbora, dirua eta prestakuntza). Nola erabili dira kasu honetan?


  • Giza-baliabideei dagokionez, alde batetik irakasleak daude; nahiz eta hauek arazo hau antzeman behar duten lehenengoak izan behar diren, kasu honetan ez zen hori gertatu. Irakasleen artean ere, patioko irakaslea kokatzen da; honek ez zuen ezer egin, ez zuen ezer ikusi. Beste aldetik, ikasleak daude; ikasle aztoratzaileak gatazkaren sortzaileak dira eta Asier ondorioak sufritzen dituen ikaslea da. Gainera ikusle pasiboak daude beste aldetik (Asierren kontrako erasoak ikusita ezer egin ez genuenak horren aurrean).
  • Baliabide materialei dagokionez, ez baitzen ezer erabili, kasuak aurrera egin zuen, berez konpondu arte, edo adinak koherentzia sartu arte nire kurtsoko zenbait mutilengan.

  • Baliabide funtzionalei dagokionez, denborak garrantzia izan du hemen; urteak pasa ondoren egoerak hobera egin zuelako. Beste aldetik, heziketaren aldetik, ikasleak gertatutakoaz konturatu ez zirenez, ez zuten gehiegi sakondu gai honetaz modu hezitzaile batean. Ondorioz, diruak ez du garrantzirik izan gertatutakoan.

Kultura-Iñigo Álvarez Piñero

KULTURA


Nire narrazioan nabarmenagoa da tutorearen kultura eskolarena baino. Izan ere, bi ikasle gatazkatsuen eta tutorearen arteko arazoa, tuotorearen ekintzen ondorioz sortutakoa da, frogarik gabe errudun bezala hartzerakoan. Hala ere, badakizkit eskolak transmititu nahi dituen balioak: bizikidetza, errespetua, berdintasuna ... 

Baina, nire gertakizunean antzeman daiteke eskoletan batzuetan hartzen den jarrera bat irakaslei dagokionez. Hau da, ikasle gatazkatsuei errua leporatzea inolako frogarik gabe, soilik kontuan hartzen daukaten ospea. Oso arriskutsua da mota horretako jarrerak lan egiteko ohiko modua bihurtzea, izan ere, ekintza horiek ez datoz bat eskolak transmititu nahi dituen baloreekin ezta irakasle bat transmititu beharko lukeen baloreekin.

Helburuak-Uxue Guarrotxena Reka

Helburuak. Ba al du gertatutakoak erlaziorik zentroko helburuekin?


Ez. Helburuen aurka doazen jarrerak gertatu baitziren kasu horretan:


Ikastolaren helburua seme-alaben garapen integrala da. Proiektu euskaldun, eleanitz, dibertsifikatu eta berriztatzaile batez bere inguruaren eta munduaren partaide izango diren pertsona adeitsu, erantzule eta konpetenteak lortu nahi dira. Bizikidetza da helburu nagusienetariko bat.


Nik bizi izandako kasu horretan, zentroko helburu nagusienetarikoa bizikidetza dela kontuan izanik, kasu honetan porrot egin zuela argi dago. Alde batetik Asierri bullyinga egin zioten haurrek, bizikidetzaren oinarriak ezagutzen ez zituztela edo errespetatu ez zituztela ikusi daiteke. Bestetik, kanpotik ikusi genuenok, egoeraren aurrean ezer ez egitean ere, txarto jokatu genuela argi dago. Honekin batu daitekeen kontzeptua eta helburua, elkarren arteko errespetua izatea da. Asierren kontra joan ziren mutil taldeak, ez zuen Asier errespetatzen, eta errespetua bizikidetzarako funtsezkoa dela esango nuke.


Ikasle-irakasleen erlazioak sustatzea ikastolaren helburuetariko bat delarik, honek porrot egin zuela esan beharra dago. Alde batetik, Asierrek ez zuen ezer kontatu gertatutakoari buruz, ez tutoreari, ez zuzendariari, ez patioko zaintzaileari… bestetik, dena ikusi genuenok ere ez genuen inorengana jo, gertatutakoa kontatzera edo egoeraz informatzera. Gainera ikasleen arteko harremanak ere, porrot egin zuen; mutilak Asier jotzen zeuden bitartean, ez zen inor hurreratu eta inork ez zuen hura gelditzeko ahaleginik egin. Azkenik irakasleen arteko harremanik ez zen egon. Alde batetik, jolastorduko irakasleak ezer ikusi ez zuenez, ezin izan zuen inor informatu gertatutakoaz. Bestetik zerbait ikusi balu, ez zuen ezer esan. Ondorioz, irakasleen arteko harremanik ez zela egon esan beharra dago.
Helburuak  era egokian aurrera eramatea oso garrantzitsua baita, haurren garapenean eragina izango duelako honako jarrerak sufritzeak edo ez. Gainera helburu batzuk pertsona bezala izan beharreko baloreen artean daudela uste dut.

Teknologia-Iñigo Álvarez Piñero

TEKNOLOGIA


Nire kontakizunean teknologiari buruz egiten dudan aipamen bakarra informatika klasea da. Narrazioan zehar ez daukate garrantzi handirik ez teknologia ezta informatika klasea ere. Baina, esan beharra dago informatika gelara joan izan ez bagina, ezinezkoa izango litzateke geroago sortu zen liskar guztia. Horregatik badauka bere garrantzia kontakizunean.

Baliabideak-Iñigo Álvarez Piñero

BALIABIDEAK


Nire kontakizunean agertzen diren baliabideak hiru motetan ezberdindu daitezke: giza-baliabideak, baliabide materialak eta baliabide funtzionalak.

Giza-baliabideei erreparatuz, gu (ikasleak), Txemi (tutorea), bi ikasle gatazkatsuak eta zuzendaria aipatu behar dira. Hauek izan dira kontakizunearen protagonistak. Izan ere, tutorearen, bi ikasle gatazkatsuen, zuzendariaren eta beste ikasleen ekintzak ezinbestekoak dira narrazioan.

Baliabide materialekin jarraituz, aipatu ahal dudan materialik garrantzitsuena apurtuta agertu ziren gortinak dira. Gortina hauek dira narrazioaren funtsa eta lau protagonistak honi esker konektatzen dira kontakizunean.

Baliabide funtzionalei dagokionez, denbora aipatuko dut. Izan ere, narrazioan sortzen den arazoenetariko bat hauxe da: tutoreak bi ikasle gatazkatsuei leporatu egiten diela gortinen apurketa inolako frogarik gabe eta denbora hartu gabe arazoa konpontzeko. Badirudi tutoreak azkar konpondu nahi zuela sortutako arazoa beharrezkoa zen denbora hartu gabe.