martes, 10 de mayo de 2016

Helburuak-Iñigo Álvarez Piñero

HELBURUAK


Eskolaren helburuak ez dira nire narrazioan agertzen, baina gogoratzen ditut zeintzuk ziren. Alde batetik, ikasleen garapen humanistikoa garatzea, hau da, etorkizunean gizartearen barruan jokatzen jakiteko. Beste aldetik, ikaslearen autonomia sustatzea, bakoitza bere nortasuna eraikitzeko. Bukatzeko, kontuan izanda narrazioa DBH-ko 2.mailan gertatutakoa dela, maila horretan helburu bezala markatzen dira ere eduki jakin batzuk barneratzea.

Lehen aipatu dudan bezala, kontakizunean ez ditut aipatzen eskolako helburuak, baina bai tutorearenak. Bere nahia zen jakitea nortzuk izan ziren gortinak apurtu zituzten ikasleak.

Ingurunea - Elena Guijarro Pérez

Ikusten al duzue erlaziorik ingurunearekin (ingurune administratiboa, ingurune hurbila…)?
Nire ikastola aztertzen hasi baino lehen, ikastolaren ingurua aztertzea komenigarria dela uste dut. Izan ere, inguruak; batez ere, inguru hurbilak, izugarrizko eragina daukala pentsatzen dut.

            Hasteko, ikastola, Bizkaiko herri batean kokatzen da, Portugaleten hain zuzen ere. Nahiz eta, Portugaleten familien artean desberdintasun handiak egon, bizi-kalitatea eta maila sozioekonomikoa kontuan izanik, familia nahiko egonkorrak daudela esango nuke.

            Asti – Leku Ikastola, kooperatiba bat da, kontzertatua, honekin esan nahi dut, ez dela doakoa, edozein familiak ezin ditu gastu horiek jasan. Guraso guztiek haien seme – alabentzat  onena nahi dutela ezin da zalantzan jarri, hori dela eta, behar beste diru, ahal izanez gero, xahutuko zuten haien umeei kultura, balio, heziketa, … erakusteko eta etorkizun betea eskaintzeko.

            Herriaren erdigunean ez egon arren, ez dago mugan ere. Hala ere, ijitoen etxeak inguratzen dute gure ikastola, Natxok pirak egiten hasi zen unean, bera baino nagusiagoak ziren pertsonekin eta ijitoekin batzen ziren pertsonekin joaten hasi zen; seguruenik, gure kurtsoko beste inork ez zituelako egiten eta bakarrik ez egotearren. Horrek ere, influentzia txarra izan zuen beregan, ez zuelako besteak, nagusiak, baino menpekoago izan, beraz besteak egiten zituzten gauzak egiten hasi zen, berarentzat kaltegarria izango zela pentsatu gabe. Hori bere sasoi txarraren hasiera izan baitzen.

            Egoera hau, ingurune hurbilarekin erlazio zuzena daukala pentsatzen dut. Aurretik banekien Natxoren gurasoak banatu egin zirela eta hortik aurrera bere jarrerak aldaketa sakona eman zuela, porroak erretzen, eztabaidetan sartzen, klaseetara utz egiten … Hori gutxi balitz, bere aitak ez du inolako interesik erakusten bere semearen hezkuntza prozesuan, batzarretara ama soilik doa, zigorrak jartzen badizkiote berdin zaio, soilik influentzia txarretarako kasu egiten diola esango nuke. Bere aita horrela dela ikustean eta txarto portatu ezkero edo arazoetan sartu ezkero ondorioak jasoko ez dituela ikusita, bere jarrera txarrera doala. Amak zigorrak jartzen zizkion bere jarrera alda zezan; hala ere, umeak aitarengana jotzen zuen eta zigor horiek bertan behera uzten zituen.

            Zuzendaritzaren aldetik, kanpotik datorren kontuan izan duela uste dut; hala ere, ez dakit beste ikasle batek egingo balu, ondorio berdinak jasoko zukeen.


Kultura - Elena Guijarro Pérez

Zer nolako kultura – mota  (balioak, lan egiteko ohiko moduak…) antzeman daitezke gertakizun honen azpian?
Hasteko, kultura eskolako pertsona guztiak dituzten esanahi, printzipio, balore eta sinesmenei egiten dio erreferentzia. Honek, indibiduo hauei berezko identitatea emateaz gain, erakundea osatzen duten beste pertsonen jarrera arraroak zehaztu eta azaltzen dituzte.

Teoriatik aldenduz, eskolak inposatzen duen kultura, ume guztien berdintasuna sustatzea da, ikasle guztiei balio berdinak inposatzen baitzaie. Irakasleei eskolan lan egiten hasi baino lehen hori eskatzen zaie, behintzat. Hala ere, ikasle guztiak ez dituzte balio guztiak berdin barneratzen, hori nabarmena da; izan ere, eskolako kulturaz gain, beste hainbeste faktore eragiten ohi dute pertsona bakoitzean.

Aurretiaz aipatutakoaz gain, balioak helburuekin bat datozela aipatu beharra dago, ikasle-ikasle, ikasle-irakasle eta irakasle-irakasleen arteko erlazioak sustatu, errespetua, ...

Lan egiteko ohiko moduei dagokionez, tutoreak egoera honi aurre egiteko prestakuntza nahikoa daukala nabaritzen da; izan ere, aurretiaz bizitako egoera guztiak kontuan hartuz eta normalean zer balio izan duen kontuan izanik, egoera hau konpontzen saiatu da. Egoera behin ikusita, tutoreak irakasle espezifikoari marroiaren zati bat utzi eta ikasketa buruaren bila joan zen. Izan ere, hori da arazo baten aurrean jarraitzen den ohiko ibilbidea. Egon diren beste arazo edo eztabaida askotan, zuzendariarengana jotzeko ohitura zegoen eskolan, tutoreak “balones fuera” edo horrelako zerbait egin nahian; eta normalean, arazoa zuzendariaren esku geratzen zen, berak behar ziren neurriak hartzen zituen arazoa konpontzen zuen arte; hala ere, egoera honetan, tutoreak esku hartu egin zuela esango nuke.


            Laburbilduz, ikasleak edozein azpikeri egin ondoren, irakasleak edo tutoreak zuzendariarengana eraman behar zituztela bermatuta zeukatenez, horri ekin zion nire tutoreak ere.


Teknologia - Elena Guijarro Pérez

Zein(tzuk) erlazio bila daite(z)ke kasu honetan?
            Egoera honetan, teknologiarik ez dagoela esango nuke; izan ere, egoera honi irtenbidea emateko, irakasleek jarri zioten zigorra, ikastolak sustatzen dituen balioekin bat egin arren, ez da erantzun teknikoa.

            Tutoreak, lortzen ez duen arren, gelan ordena ipintzea da berak lehen egiten duen gauza. Honekin ikus daiteke, irakasleen lan ohitura, bakoitzak bere arazoak konpontzea dela, ahal duen moduan, noski. Kasu honetan, Mirenek, tutoreak, bakarrik ezin du konpondu, lehenik eta behin, Romani, irakasle espezifikoari gelan gelditzea eskatzen dio, berak ikasketa burua bilatzera doan bitartean, zuzendariarengana jo baino lehen. Esan daiteke, ikastolaren lan ohitura lan kooperatiboan eta koordinazioan oinarritzen dela. Irakasle espezifikoaren esku hartzea, ikastolaren irakasleen arteko lan kooperatiboaren lagina da.


            Aldez aurretik, gurasoek gertatutakoaz jakitun egon behar dira eta seguru aski batzar bat baino gehiago eduki zuten, guztion artean ados jartzeko, konponbide fin bat aurkitzeko nahiarekin. Azken batean, Natxok zigorra jaso zuen, klaseetara joan gabe ikastolara joan behar zuen, zuzendaritzakoen aginduak betetzera, jolastorduaren ostea, lurrean zeuden paperak jasotzera, guraso guztiei bidaliko zaizkion oharrak tolestea eta sobre batean sartu, … egoera horren errepikapena saihesteko helburuarekin.


Egiturak - Elena Guijarro Pérez

Zer esan genezake kasu honetan egituren eraginkortasunari buruz?
v  Tutorearen rola mutil horrek egindakoa apuntatzea da; izan ere, berak bizi izan du eta ikasleen ardura izatea tutorearen ardura da.

v  Irakasle espezifikoei dagokienez, Roman irakasle espezifikoa izanik eta egoerarekin zerikusirik ez izan arren, laguntza eskaintzen du, behar duen bezala.
           
v  Ikasleek agian ezin genuen ezer egin, gu kaltetuta aterako ginelako, baina egoera hori sortzea ekidItu beharko genuke, inork hari, Natxori, lagundu gabe.
    
v  Zuzendariak eta irakasleak egin beharrekoa egin zuten; hala ere, ezin dut askoz gehiago sakondu, agertzen ez delako.
Hala ere, aurreko guztiaz gain, gurasoen partaidetza eta laguntza edo babesa edukitzekotan, agian gauzak aldatuko liratezke. Nire ustez aitak ez zuen bere semeari mugak jarri eta hori egin beharko lukeela pentsatzen dut. Amak bere partetik laguntza eskaini zuen arren, Natxok ez zion kasu gehiegirik egiten.
Aipatutako guztia dela eta, egitura egonkorra izan zela esango nuke. 


Baliabideak - Elena Guijarro Pérez

Giza – baliabideak, baliabide materialak (espazioa eta material didaktikoa) eta baliabide funtzionalak (denbora, dirua eta prestakuntza). Nola erabili dira kasu honetan?          
  
           Giza baliabideei dagokienez, zuzendaritzak baliabideak izateaz gain, ondo erabili zituela uste dut; izan ere, egin behar zutena, egin zuten. Irakasle, ikasle eta gurasoek ere, multzo honetan parte hartzen duten indibiduoak dira. Irakasleek har zezaketen neurri guztiak hartu zituztela pentsatzen dut. Ikasleek baliabide gehiegirik ez zituzten egora honi aurre egiteko, edo ez behintzat eskuragarri. Gurasoen eskutik, haien partaidetzan zein neurri-arte heldu zen ez dakit, ezta arazo honi buruz hartu zuten erabakia ere.

            Baliabide materialei dagokienez, egoera hau, eskolan kokatzen da; hain zuzen ere, ikasgela batean (espazioa). Materialen erabilpenari dagokionez, ez dakit baliabide materialik erabili ziren; izan ere, kontu horietan sartzeko baliabiderik edo eskubiderik ez neuzkan.            

          Baliabide funtzionalei behatuz, diru – inbertsiorik ez direla egin esango nuke, baina nire aburuz, ez ziren beharrezkoak ere. Prestakuntzari dagokionez, irakasleak, egoera honi aurre egiteko prestakuntza nahikoa daukate; batez ere, tutoreak eta ikasketa buruak. Horretaz gain, interes falta ez da nabarmenduko nukeen aspektuetariko bat; izan ere, egoera honetarako, behar besteko denbora eman dute, konponbide bat lortu zuten arte.


Helburuak - Elena Guijarro Pérez

 Ba al du gertatutakoa erlaziorik zentroko helburuekin?

Asti-Leku ikastolak hainbat helburu finkatuta ditu; hala nola, euskaraz oinarritutako irakaskuntza bultzatzea, ikasleak aniztasunean hezitzea, eskubideen bardintasunean hezitzea, sexu edo izate sozialeko inolako bereizkeria barik, izpiritu kritiko eraikitzailea lantzea, ikasle-ikasle, ikasle-irakasle eta irakasle-irakasleen arteko harremanak sustatzea, lanaren eta errespetuaren balioak sustatzea, etabar.

Hau ikusita, ez dut uste eskolako helburuak erlazioa daukatenik egoera honekin;  izan ere, kanpoko ekintzak edo egoerak eragin zuzena daukatenak dira. Hau da, eskola kanpoko bizitza edo ingurunea izan daiteke egoera honen iturri nagusia.

 Aipatu dudan bezala, eskolako helburuetariko bat, ikaskideen eta baita ikasle-irakasle erlazioak sustatzea izan daiteke, baina lehen mutil zintzoa baldin bazen, eta orain aldiz, ez bada, aurretiaz esan bezala, eskolatik kanpoko arazoak izan daitezkeela pentsatzen dut. Hala ere, errespetua, eskolako helburutzat hartzen da eta hori irakasleen partetik ematen dela argi dago, baina ikasle horren errespetua irakasleekiko, zalantzan jartzen dut.

Ikasle-irakasleen arteko harremana alde batera utziz, ikastola honetan irakasleen arteko harremana (irakasle-irakasle) ona izatean baloratzen dute. Honi buruz, esan beharra daukat helburu hori betetzen dutela. Irakasle espezifikoak tutoreari bere laguntza eskaintzen diolako, berak momentu horretan seguru aski beste eginkizun bat zeukan arren.